Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean

Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala ospatuko da BEC-en datorren igandean. Bertan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga  durangarrak izango dira, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi bertsolariekin batera.

Lau urterik behin egiten den ekitaldia, irailaren 29an hasi zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. Edizioan, 43 bertsolarik hartu dute parte eta kanporaketa eta finalaurrekoetako 13 saiotan egin dute finalerako bidea.

Datorren igandean zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean 13.500 bertsozaleren aurrean. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Goizean 11:00etan hasiko da saioa, eta arratsaldean 16:00etan.

 

Durangoko Bertso Eskolako kideak

Finalisten artean, Igor Elortza (Durango, 1975) izango da. Topografia Ingeniaritzako diplomaduna da. Egun, sorkuntza arloari emana bizi da. Zazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuen sortzaileetako bat da. Eskolan hasi zen bertsotan, eta Durangoko Bertso Eskolan jarraitu zuen. Seigarren Txapelketa Nagusia du.

Unai Iturriaga (Durango, 1974), berriz, 13 urterekin hasi zen bertsotan. Garai bertsuan, Durangaldeko Bertso Eskolako kide egin zen. Bitan irabazi du Bizkaiko Txapelketa. Seigarren aldiz parte hartu du Txapelketa Nagusian. 1993an finalerako sailkatu zen, eta hala egin du ondorengo guztietan ere.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados