Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hiru hitzordu musikarekin Euskal Asteak astebururako prestatutako egitarauan

Hiru hitzordu musikarekin Euskal Asteak astebururako prestatutako egitarauan

Durangoko Euskal Asteak asteburu honetarako iragartzen duen egitarauan musika ekitaldiak nagusitzen dira. Lehenengo  saioa San Fausto elizan izango da gaur eta bertan bi konposizio berrien estreinaldia izango da. Igandean berriz, Tabira Musika Banda, Silboberri Banda eta Durangoko Orfeoiaren kontzertua izango da Andra Mariko elizpean.

Astebururako iragarritako lehenengo hitzordua, hala ere, kirolarekin izango da. Gaur, arratsaldeko 19.30etatik aurrera esku pilotako VI. ‘Peter’ memorialeko finalerdiak jokatuko dira Euzkurdi Jai-Alai frontoian eta pilotaleku berean jokatuko dira bihar, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, XIV. Zesta punta txapelketako partiduak.

Lehen musika ekitaldia Arandoño Kultur Elkarteak antolatu du gaurko, iluntzeko zortzietan, San Fausto elizan. Agerraldian, Basque Journey Dúo osatzen duten Ana B. García organo joleak eta Amaya Arberas sopranoak Naji Hakim konpositoreak sortutako ‘Ezpata dantza’ eta ‘Prélude, Chotral et Danse’ piezak estreinatuko dituzte. Kontzertuko programan Pablo Sorozabal, Jesús Guridi edo Aita Donostiaren obrak ere tartekatuko dira, besteak beste.

Igandean izango dira iragarritako beste bi musika ekitaldiak. Arratsaldeko seietatik aurrera kalejira egingo du Tabira Musika Bandak eta ondoren, arratsaldeko zazpietan, Silboberri Bandarekin eta Durangoko Orfeoiarekin batera kontzertu eskainiko dute Andra Mariko elizpean.

Ekitaldian Resurrección Maria de Azkueren ‘Vizcaityk-Bizkaira’, Marcelino Amenabarren ‘Arraunlariak’ euskal pasodoblea, Iñaki Urkizuren ‘Kantaldia’, Antonio Ibarrondoren ‘Homenaje a Laskurain’, Luis de Aranbururen ‘Zeruko deia’ eta  ‘Goizeko izarra’ obrak joko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados