Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herriko ikastetxeek eta hainbat eragilek antolatutako Gaba Baltza ospatuko dute gaur Durangon

Eskualdeko eta Euskal Herriko hainbat lekutan ospatzen den aintzinako Gaba Beltza berreskuratuko dute gaur Durangon, hainbat eragileren partaidetzarekin. Tabiratik abiatuko den kalejira eta Andra Mariko elizpean eskainiko den ikuskizuna izango dira eguneko ekitaldi nagusiak.

Durangoko Udalaren Hezkuntza Forotik sortutako iniziatiban herriko ikastetxe guztiek parte hartuko dute, Landako Eskola, Zabalarra Eskola, Kurutziaga Ikastola, San Antonio Ikastetxea, Jesuitak Ikastetxea, Nevers Ikastetxea, Fray Juan de Zumarraga Institutua, Ibaizabal Ikastola eta Maristak Ikastetxea, hain zuzen. Beraiekin elkarlanean, Durangoko Udala, Berbaro, Karrika antzerki taldea, Kriskitin dantza taldea, Gerediaga eta Durangoko Arte eta Historia Museoa ere aritu dira.

Antzinako ohitura

Halloween jai ezaguna ospatu beharrean, “antzinako ohitura eta jaiak gaurkotasunera ekarri eta berrasmatu ditugu, euskara, komunitatea eta ez-kontsumismoa ardatz hartuta”, antolatzaileen arabera.

Eragileek “egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak” eskaintzeko aukera baliatu nahi dute. “Gainera, elkarrekin ospatuta, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua da, komunitatea sortzekoa, euskaraz”.

Prestatutako egitaraua iluntzeko 19:30ean abiatuko da, ordu horretarako jarri baitute hitzordua Tabirako eliza inguruan. Parke horretatik abiatuko den kalejiran, “Durangoko eskoletako umeak mozorrotuta eske-kantuak abestuko dituzte”, eta Alde Zaharreraino egingo duten ibilbidean jendea izutu eta gozokiak lortzen ahaleginduko dira.

Amaitzeko, 20:30ean Andra Mariko elizpean ume zein helduentzako ikuskizuna eskainiko dute Karrika antzerki taldeak eta Kriskitin dantza taldeak.

Iurreta, Otxandio, Elorrio

Durangon egingo den jaiaz gain eskualdeko beste herri batzuetan ere ospatuko dute Gaba Baltza edo Arimen Gaua. Zornotzan eta Abadiñon egingo diren ekitaldiez gain, Iurretan, Otxandion eta Elorrion ere prestatu dituzte egitarauak.

Iurretako Gaba Baltza 18:00etan hasiko da, herritarrak mozorrotu eta aurpegiak margotzeko biltzen direnean. 19:30ean ipuin kontaketa saioa egongo da eta ondoren ibilbide beldurgarriari ekingo diote.

Otxandioko egitaraua 17:00etan abiatuko da plazan egingo den kalabaza tailerrarekin eta ondoren Artekale apainduko dute. 18:00etan kalejira zaratatsua irtengo da kanposantutik; salda eta gaztaina erreak dastatuko dituzte plazan 19:45etatik aurrera, eta ospakizuna borobiltzeko Tio Teronen Semeak taldearen dantza ikuskizuna egongo da 20:30ean hasita.

Elorrioko Txintxirri ikastolak antolatutako Gau Beltza berriz, ikastetxetik 18:30ean abiatuko den kalejirarekin hasiko da eta plazan amaituko den ekimenean gaztaina erreak dastatzeaz gain, dantza eta parranda egiteko aukera egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados