Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Herriko bizitza kulturala sustatzeko” asmoarekin berrireki dute Iurretako Abadetxea

Abadetxea berrireki dute Iurreta Plazaratu dinamikako kideek.

Iurretako Abade etxeak ateak ireki ditu berriro “plazako eta herriko bizitza soziokulturala sustatzeko asmoz” eta eraikinak eskaintzen dituen baliabideak “interesa duen herritar zein elkarte orok edukiko du erabiltzeko aukera”. 2006tik itxita zegoen eraikinean hasi dira dagoeneko kultura sustatzeko ekimenak.

Berrirekiera egin duen Iurreta Plazaratu dinamikak plaza inguruko bizilagunekin elkartzeko asmoa agertu du “elkarbizitza zaintzeko asmoz”. Gainera, eraikinean egin nahi duten sustapen kulturala gauzatzeko “auzolanerako deia egin zaie herritarrei”.

Iurreta Plazaratu dinamika duela bi urte sortu zen eta harrezkero Abadetxearen irekiera eskatu dute 500 herritar eta 27 elkarteren babesarekin, “plaza eta herria bizitzeko espazio garrantzitsua dela” iritzita. Otsailaz geroztik gotzaindegiari eskaria hainbat bider luzatu diote, zuzenean eta herriko parrokiaren bitartez, baina denbora guzti honetan “ez da inolako erantzunik heldu”.

Abadetxea 1739an eraiki zuen Iurretako Udalak, herrian zeuden abadeei bizilekua eskaintzeko. Sinatu zuten hitzarmenaren arabera, beharrizanik edukiko ez zutenean erabilera udalari bueltatzea adostu zuten.

Hala ere, 1898an eraikina gotzaindegiaren izenean inskribatua izan zen erregistroan. Elizako funtzioetarako aparte, XX. mendean herriko mugimendu eta talde askoren elkargune izan zen, Julen Kaltzada abadeak lehenik eta gero beste zenbait abadek ateak zabaldu zituztelako.

“Herriarentzat balio handia duen eraikina da Abadetxea”, Iurreta Plazaratuz dinamikan parte hartzen dutenentzat. Hala ere, eraikina hutsik dago erre zenetik “eta bada ordua ateak irekitzeko, herriarena dena herrira bueltatzeko”, adierazi dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (7 votos, media: 4,43 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados