Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Heldu eta umeendako ipuin kontaketak izango dira Durangoko Liburutegian

Heldu eta umeendako ipuin kontaketak izango dira Durangoko Liburutegian

Durangoko Udal Liburutegiak bi ipuin kontaketa antolatu ditu urtarrilerako. Lehen ekitaldia helduei zuzenduta egongo da eta bigarrena umeei. Saio bian doan izango dira.

Helduei zuzendutako saioa datorren ostiralean izango da, urtarrilak 23, arratsaldeko 19.00etan eta ekitaldiko kontaria Bego Alabazan izango da. Gaztelaniaz izango den kontaketaren izenburua ‘Cómos y porqués’ (Arrazoien bila) da eta berbaldian “Zergatik gara horren korapilatsuak?”, “Zeintzuk dira gizon eta emakumeen arteko harremanen arrazoiak?” edo “Zer dela eta ezin dut txakurrik jasan?” bezalako galderen arrazoiei eta zergatiei buruz mintzatuko da.

Ipuin desberdinez baliatuta, galderei erantzungo die Bego Alabazanek, azken finean “ipuinak gizakion arrazoien beharrari erantzuteko” sortuak dira eta. Gizakiek egindako galderei erantzuteaz gain “norberak behari dituen galderak ere aurki ditzala” espero du kontatzaileak.

Haurrentzako iragarritako saioa berriz, urtarrilaren 31n izango da eguerdiko 12.00etan eta berau 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago. Rosa Martínezek euskaraz eskainiko duen ekitaldian ‘Koloreak’ ikuskizuna izango da entzungai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados