Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Heldu bilakatzea nahi du Karrika Antzerki Taldeak ‘Hau ez da Kalkuta’ antzezlanarekin

Durangoko Karrika Antzerki Taldeak ???Hau ez da Kalkuta??? antzezlana estreinatuko du San Agustin Kultur Gunean. ???Prostibuloa??? izenarekin estreinatu zen lana 2002. urtean Durangoko Institutoan. ???Gidoaren zati bat mantendu eta beste bat moldatu egin dugu, pertsonaiei gaurkotasuna emanez???, adierazi dute lanaren aurkezpenean. Bi emanaldi emango dituzte, lehenengoa gaur 20.00etan eta bigarrena bihar 19.00etan izango da. 

Ikuskizun honekin, ???heldu bilakatzea nahi du Karrikak, nagusi, bere betiko markeei eutsita beste urrats bat emanez???, adierazi dute aurkezpenean.

Joxe Martin Urrutia ???Txotxe???-ren zuzendaritzapean, Karrikako ???nagusien taldekoek??? oholtzaratuko dute lana, eta musika Ekaitz Aiartzaguena ???Katza??? kidearena da.

Bertan, ???gai erreza ez den??? irudikatzen dute Karrikakoek, aurkezpenean aurreratu duten bezala. Hau da, ???Hau ez da Kalkuta??? dendatxoaren inguruan kokatzen den istorioa da. ???Bezero gehienak emakumeak dira, baina ez hala moduzko emakumeak, putak dira, bata besterengatik ezberdinak, bakoitza bere gogo, nahi zein ametsekin???.

Taldekoek azaldu dutenez, ???pertsonaia horien azalean jartzea, bizitza horien gordintasuna barneratzea eta zelan irudikatu gogoeta egitea” izan da prozesua.

 

200 lagunetik gora

Hamahiru urtetan zehar, 200 lagunetik gorako partaide izen ditu Karrikak eta ???bidaiatxo??? honetan Arte Eszenikoak ematen dituzten ahalik eta baliabide gehienak erabiltzen saiatu dira, ???taldeko harremanak lantzeko, espresioan, sakontzeko, material ezberdinekin esperimetatazeko???.

Hasieran eskola kanpoko ekintza bezala hasi zen bidea jorratzen, Berbaro, Durangoko Kurutziaga Ikastola zein Fray Juan de Zumarraga Institutoa proiektuaren parte ere izanik. Urte haietan euskal antzezkigintzak zuen hutsunetariko bat betetzeko asmorekin sortu zen batez ere. Sormenari lehentasuna eman, espektakuloak euskaraz plazaratu eta lan prozesua talde lanean onairrituta izatea izan da Karrikaren lehentasuna.

Harrezkero 13 bat ikuskizun plazaratu dituzte. Eta azkenengo lau urteetan San Agsuton Kultur Gunearekin izandako harremanak sendotu egin dira, ???gure sormenerako laborategi zein entsaio tokia bihurtu da, gure lanari jarraipena eta sakontasuna emanez. Hasierako helburuetatik abiatuta une honetan egituraketa zabal bati aurre ematen ari gara???, azaldu dute.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados