Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hausnarketa izango dute oinarri Abadiñon izango diren Durangaldeko Gazte Topaketak

Hausnarketa izango dute oinarri Abadiñon izango diren Durangaldeko Gazte Topaketak

Gazteei zuzendutako hiru egunetako egitaraua iragartzen dute Abadiñon asteburu honetan ospatuko diren Durangaldeko Gazte Topaketak. Gazte Mugimenduan lanean diharduten eragileek antolatutako ekimenean kontzertuak, eztabaidak, hausnarketa saioak eta tailerrak tartekatuko dira.

“Eskualdeko gazteak batu eta elkarrekin hausnartzea” helburuen inguruan prestatutako Durangaldeko Gazte Topaketak, martxoaren 13, 14 eta 15ean burutuko dira. Antolaketa lanak, hala ere, iraila aldera hasi zituzten “gazteriaren eta gazte borrokaren egoera” zen ikusi ondoren.

Egitaraua ostiralen arratsaldeko 18.00etan hasiko da partaideen harrerarekin eta jarraian izango den ‘Zein da gazte mugimenduaren egoera?’ gaiari buruzko eztabaidarekin. Ondoren afaria, Aittu Gazte proiektu komunikatiboaren aurkezpena eta ‘Hiltzailearen bila’ jokuari ekingo diote bertaratutakoek.

Goizeko bederatzietan izango den gosariarekin hasiko da larunbateko egitaraua. Jarraian arlokako hausnarketetan murgilduko dira partaideak, eta jorratuko dituzten gaiak eskualdeko gaztetxeen etorkizuna, mugimendu feministaren borroka eta gazte borroka izango dira.


‘Borroka espazioak eta genero rolak’

Bazkalondoan bideo, photoshop, maskulinitate, sexualitate, autogestio, okupazio, elikadura subirautza, onda, soinu ekipoen muntaketa eta graffitti tailerrak izango dira. Afariarekin eta jarraian The Mockers eta Pixontxis taldeek eskainiko duten kontzertuarekin osatuko da eguneko egitaraua.

Iganderako prestatutako ekimenak ‘Borroka espazioak eta genero rolak’ gaiari buruzko hausnarketarekin abiatuko dira eta ondoren izango diren hitzaldiarekin eta bazkariarekin amaituko dira jardunaldiak.

Durangaldeko Gazte Topaketetan parte hartzeko 15 euro balio duen tiketa erosi behar da Intxaurre Kultur Elkartean, Casteten, Abarketeruenean, Belatxikietan edo Portalekuan. Tiketa erosteko azken eguna martxoaren 11 da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados