Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Haur eta gazteei zuzendutako ‘Zapatuetan Berriz’ ekimena hilaren 21ean hasiko da berriro

Berrizko Udalak hilaren 21etik aurrera ekingo dio berriro haur eta gazteei zuzendutako ‘Zapatuetan Berriz’ ekimenari. Aisialdirako gune honen helburu nagusia, aisialdian eta lagunekin euskararen erabilera modu ludiko eta dibertigarrian sustatzea da.

Eskolako patio estalia topaleku izango duen aisialdi programa honek, “ohiko lagun taldeetatik ‘ateratzea’ eta lagun berriak ezagutzea” ahalbidetzen du, Udal arduradunen arabera. Horrela, parte-hartzaileei aisialdi hezitzailea eskaintzen zaie, integrazioa, parekidetasuna eta aukera-berdintasuna landuz.

Gainera, “Berrizko ingurunea ezagutzea eta errespetatzea, kultura-aniztasuna sustatzea eta haurren garapen psikomotorra, kognitiboa, kritikoa, emozionala eta afektiboa” bultzatzeko aukera ematen du.

‘Zapatuetan Berriz’ ekimena Haur Hezkuntzako 4. mailatik, Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleak hartzen ditu eta 15 egunean behin egingo da, urtarrilaren 21etik aurrera. Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoek 16:00etatik 18:00etara izango dute hitzordua eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoek 18:00etatik 19:30era. Txanda bakoitzean, gehienez, 70 plaza egongo dira.

Egitarauko jarduerak, ordutegiak eta izena emateko formularioa esteka honetan daude eskuragarri eta zalantzak izanez gero, zapatuetanberriz@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 18a izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados