Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hainbat ekitaldi izango da Zornotzan Herriko Negue ’14 ekimenaren barne

Zornotzako Belatxikieta Elkarteak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu 2014 urtea agurtu eta 2015ari ongi etorria emateko. Egitarauan musika kontzertuak, aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak tartekatuko dira.

Musikarekin emango diote hasiera egitarauari, abenduaren 12an Eskean Kristo taldeak gaueko bederatzietan hasita emango duen kontzertuarekin. 15ean urtarrila arte ikusgai egongo den erakusketa jarriko da.

Bertsoak nagusituko dira 19an eta gaueko bederatzietan hasita ‘Bertso-barra’ eskainiko dute bertso eskolako kidek. Hurrengo egunean Kubilete Gaba ospatuko da.

Nuria Drakaren bakarrizketa iragartzen da abenduaren 26rako eta 30ean Gatazka Kolektiboak argitaratutako ‘Drogas, capitalismo y movimientos radicales’ liburua aurkeztuko da arratsaldeko 19.30etan.

Urte berriko ekitaldiak ‘Mario haritik tiraka’ proiekzioarekin hasiko dira urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17.00etan, eta 18an ‘Arrakala’ bideoa emango da 18.00etan hasita. Iragarritako azken ekitaldia urtarrilaren 30ean izango da, Irtenbide taldeak eskainiko duen kontzertuarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados