Durangoko Udala
Maristak Durango
San Agustin kultur gunea Durango
Jan Alai Burger

“Gustuko ditugun tresnekin jolastu eta ikasteko esplorazio-eremua izaten ari da”

Leire Vargasen poemak paperetik jauzi eta pentagrama baten gainean irrist eginez, publikoaren belarri eta bihotzetara ailegatuko dira bihar Durangoko Benita Uribarrena parkean. Uda Giro arte eszenikoen programazioaren barruan, durangarrak ‘Bizi Sintekikoak’ emanaldia eskainiko du arratsaldeko zazpietan bere osaba Jaime Nieto musikariarekin batera.

Biek ala biek musika elektronikoa eta poesia elkarrizketan jarriko dituzte, jolasean eta dantzan, eta uztarketa interesgarri honetatik emanaldi bakarra eta paregabea sortuko dute. “Zuzenekoan, Jaimek momentuan sortzen du musika, eta inoiz ez zaio berdin-berdin ateratzen. Ezta niri errezitatzea ere. Beraz, badu inprobisazio-puntu bat emanaldiak, eta soinuak, inguruak eta gorputzak eskatzen digutenari tiraka jokatzen dugu aldiro”, aitortu du idazleak.

Papera alde batera utzi, eta ahozko poesiara jo du Vargasek proiektu berezi honi bizia emateko. Bere esanetan, ‘Bizi Sintekikoak’ lanean musikak paisaia sortzen du, sintetizagailuak, teklatua eta gitarra erabilita, eta hitzek gorputz bat jartzen dute paisaia horretan. Bien bidez, gai sozialen inguruan hausnartzen da, gure bizimodua zeharkatzen duten gaien inguruan, gaztea, transfeminista eta kritikoa izan nahi duen ikuspegitik.

Eta bide jostagarri honetan aurrera egiteko bere familiaz inguratu da. Betidanik izan du osaba musikari, baina energiak batzen dituzten lehen aldia da.  Proiektua “esplorazio-eremua” izaten ari da bientzat; gustuko dituzten tresnekin jolastu eta ikasteko aukera. “Bihotz-museo bat liburuan oinarritutako errezitaldia egiteko proposamena heldu zitzaidanean, zerbait apur bat desberdina egiten saiatzeko ideiak biltzen hasi nintzen, eta harekin batera aritu nintekeela bururatu zitzaidan, banekielako sintetizagailuekin-eta jolasteko bidea emango zion proiekturen baten sartzeko gogoz zebilela”, azaldu du Vargasek.

Horrela, durangarra “oso musikazalea” denez, sorkuntza poetikoa beste zaletasun batekin uztartu ahal izan du. Gainera, ‘Bizi Sintekikoak’ emanaldian ideiak eta mezuak indartuta agertzen dira papera ez den beste tresna gehiagorekin, hau da, gorputz eta musikarekin, eta horrekin gozatzen ari dela adierazi du.

Testu intimoak

Hala ere, paperak ematen dion babesik gabe, jendaurrean hain testu pertsonalak errezitatzea kosta egiten zaio. “Egia da gorputza jartzea oso exigentea dela; oso testu intimoak dira, eta hasieran kostatu zitzaidan gorputza horiek defendatzeko prestatzea. Oraindik ere ikasten ari naiz, baina, oro har, gozatzen dut zuzenekoarekin”.

Gustuko dutena egiteaz gain, ikuskizunak badu beste helburu inplizitua. Idazlearen ustez, formatu honek publiko berriak poesiara erakartzen lagundu dezake. “Ikuspegi karratu samarra irakasten zaigu poesiaren inguruan; sekulako ikerketa egin behar dela ulertzeko, idazlearen biografia ezagutu… Eta musika, berriz, askoz modu organikoan gozatzen dugula esango nuke.

Beraz, poesia jasotzeko bide horretara hurbiltzeko modua izatea espero dut; intuitiboagoa eta irekiagoa izan dadin”. Orain arte eskainitako emanaldietan, “jendetxoa” bildu zaie, eta Durangon ere hala izatea espero dute, etxean eta gainera, aretotik kanpo egingo duten lehena izango baita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados