Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko Txiki Park gunea zabalduko du Udalak aurten ere

Gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko Txiki Park gunea zabalduko du Udalak aurten ere

Durangoko Udalak Txiki Park gunea eskainiko die familiei aurten ere. Datorren larunbatetik aurrera zabalik izango da Landako Gunean, eta maiatza arte egongo da martxan. Gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea da ekimen honen helburu nagusia.

Ekimen honekin, jarraipena eman nahi dio Durangoko Udalak 2007an lehenengo aldiz martxan jarri zuen proiektuari, “izandako harrera eta eskaera kontuan izanda”.

Ekimen honen helburua “elkarrekin egoteko, dibertitzeko eta gustura egoteko toki bat eskaintzea da eta, era berean, gurasoak eta umeak elkarrekin jolasteko aukera eskaintzea, herriko gainontzeko parke publikoen alternatiba estali gisa”, azaldu dute Udaletik.

Aste-bukaeretan zabalik izango da, arratsaldeko 17.00etatik 20.00ak arte bitartean, eta baita jai egunetan ere. Sarrera doakoa izango da erabiltzaile guztientzat. Bertan egongo diren jolasak erabiltzeko adin egokia 2 urtetik 5 urte arte izango da.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados