Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Gorka Fraile presoa “berandu baino lehen” etxeratzearen aldeko plataforma aurkezten da

Gorka Fraile presoa “berandu baino lehen” etxeratzearen aldeko plataforma aurkezten da

Badajozeko espetxean preso dagoen Gorka Fraile durangarraren aldeko plataforma aurkeztuko da gaur, arratsaldeko zazpietan, Andra Mariko elizpean, “espetxe politikak egunero bere eskubideak urratzen dituelako”. Fraile larriki gaixo dauden presoen zerrendan dago , beste hamar euskal presoekin batera, eta bere osasun egoera kontuan hartuta “berandu baino lehen” etxeratzea exijitzen dute.

Gazte durangarraren aldeko plataforma berriaren ustetan “Gorka etxera ekartzea ezinbestekoa da”, bere egoeraren larritasuna kontuan hartuta. Fraileri mingaineko minbizia zuela jakinarazi zioten orain dela urtebete eta 2015eko ekainean ebakuntza egin zioten gaitza kentzeko.

Prozesu gogor eta mingarri horri “konfiantzako mediku gabe” aurre egin behar izan zion eta ebakuntza egin ostean, espainiar poliziaren eskutik jasotako “tratu ankerra” salatu zuen Etxeratek iazko ekainean. Bere familia, gainera, “ehunka kilometro egitera” behartuta dago.
Plataforma berria sortuko dutenen esanetan bere egoera, gaur egun “ez da ona. Hilabeteak daramatza “hainbat frogen zain” eta espetxeko arduradunek ez diote “elikadura osasungarria jasotzeko aukerarik ematen”.

Espetxean bizi duen egoeraren ondorioz “beste minbizi bat izateko” aukera handiak dituela jakinarazi diote medikuek, Badajozeko kartzela horretako “osasun arloak gabezi handiak” dituelako. Espetxeratuta egotea, gainera, “sendatzeko oztopoa” dela adierazi dute.

Manifestazioa Elorrion

Bestalde, euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko manifestazioa egingo dute bihar, arratsaldeko 19.30ean Elorrioko plazan hasita. “Espetxe politika kriminalari Stop!” goiburuarekin egingo den ekitaldiarekin 1997ko otsailaren 7an Alcala-Mecoko espetxean hildako Jesus Mari Aranzamendi eta 2014ko otsailaren 5ean Puerto de Santa Maríako kartzelan zendutako Arkaitz Bellón gogoratuko dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados