Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Bizkaikoloreak
AECC Bizkaia
San Agustin Kultur Gunea Durango

Goitik behera eraberritutako ‘Deshakespeareazioa’ ikuskizuna estreinatuko du Karrika taldeak

 

12 antzezle eta 11 musikari biltzen ditu ‘Deshakespeareazioa’ ikuskizunak.

Erabat eraberritutako ‘Deshakespeareazioa’ ikuskizuna estreinatuko du Karrika Antzerki Taldeak gaur eta bihar (20:00etan) San Agustin kultur gunean. Ekoizpen berrian, konpainiako 12 antzezleekin batera, Bartolome Ertzilla Musika Eskolako hari taldeko hamaika musikari azalduko dira.

‘Deshakespeareazioa’ antzezlanaren ekoizpen berria, iazko ‘Hitzari gorazarre’ ekimenaren baitan azaroan estreinatutako pieza laburraren egokitzapena da. “Orduan, Shakespeareren inguruko lagintxo bat sortzea eskatu ziguten eta bere testuak eta pertsonaiak ezagutzen hasi ginen”, taldeko kidea den Gorka Madrazoren esanetan.

Sortutako laginek Durangoko Azokaren inaugurazioan zein amaieran ere antzeztu eta gero, jatorrizko obrari “buelta eta astindu batzuk eman” eta sorkuntza berreragiten hasi ziren “ikuskizun indartsuagoa egiteko helburuarekin”. Puntu horretan, “Bartolome Ertzilla Musika Eskolako taldearekin batera zerbait egiteko aukera sortu zen”, Madrazoren arabera.

Ikuskizunean azaltzen diren biolin, biola eta biolontxeloa jotzaileek antzezlaneko partaideak dira. Izan ere, 15 eta 19 urte bitarteko hamaika musikariek “ez daude eszenatik kanpo eta agerraldian jotzeaz gain antzeztu egin behar dute. Hori oso interesantea da euren ikasketa prozesuan”, Eunate Zarrabeitia hari instrumentuen irakaslearen esanetan.

Ikertu, egokitu eta itzuli

Drama eta komedia uztartzen dituen ikuskizunak dramaturgo ingelesaren nondik norakoak jartzen ditu agerian, “bere bizitzari buruz ezer gutxi dakigun arren”, San Agustin kultur guneko Arantza Arrazolaren arabera. ‘Deshakespeareazioa’ antzezlana gauzatzeko “ikerketa, egokitzapen eta itzulpen lan astuna egin behar izan dute Karrikako kideek, Shakespeareren euskaratuko testuak eta itzulpenak urriak direlako”, Arrazolaren esanetan.

Gaur eta bihar eskainiko diren bi agerraldietan, Shakespeareren bizitzaren eta bere historiaren inguruan egindako birsortze lana eszenaratuko da. “Idatzi egiten zuela badakigu baina hortik aurrera ezer gutxi dakigu; ezta zein zen bere ogibidea ere”, Madrazoren esanetan.

Abiapuntu hori hartuta, Londresko XVI. mendeko azoka batean jarritako harakina bilakatu dute idazlea. Ikuslegoa berriz, espazio horretan murgilduko da eta bertan sortzen diren istorio desberdinen lekukoa izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados