Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Gizarte zerbitzuak sendotzeko Aurrekontuak aurkeztu ditu Durangaldeko Mankomunitateak

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak herritarren ongizatea eta eskualdearen kohesioa jarriko ditu 2026ean bere jardunaren erdigunean. Izan ere, gobernu taldeak aurkeztutako 2026ko Aurrekontu proiektuak hainbat arlotan inbertsio estrategikoak aurreikusten ditu kalitatezko zerbitzu publiko eraginkorra lortzeko helburuarekin.

Guztira, 10.477.805,49€ko Aurrekontua aurkeztu du gobernu taldeak, iaz baino %8,33 handiagoak. Aurrekontu hauen bitartez, eskualdearen kohesioari eta zerbitzu publikoen kalitatea bermatzeari ekingo dio Mankomunitateak,

Diru-sarreren kapituluan, udal-ekarpenen % 11ko igoera funtsezko hainbat zerbitzuren kostuen igoerari zor zaio, hala nola Aldundiak zaborra biltzeko zerbitzuaren prezioa igo izanari edota droga-mendetasunen arloan Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza kendu izanari. Hori guztia Mankomunitateak hartu du bere gain, herritarrekiko duen konpromisoaren erakusgarri gisa, bai eta langileen egitura indartzeari ere, zerbitzu publikoaren kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren figura tekniko berriak txertatuz.

Ahalegin partekatu horrek agerian uzten du udalerrien arteko lankidetza eta erantzunkidetasuna, eta horri gehitzen zaio Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-ongizatearen arloan egindako ekarpena % 3,12 handitu izana, 2026ko aurrekontuetan gizarte-politikek duten zentraltasuna berretsiz.

Aurrekontuaren zati handiena

Herritartasunaren arloko inbertsioak, guztira 6,74 milioi euro, aurrekontu osoaren zatirik handiena ordezkatzen du. %5,97ko igoerarekin, Mankomunitateak gizarte zerbitzu publikoaren sarearen indartzean sakonduko du.

Ardatz nagusien artean daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL/AES) kudeaketa indartzea, adikzioen arloko zerbitzua mantentzea, Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarik ez egon arren, eta adinekoen arreta psikosoziala sendotzea, psikologo baten dedikazioa %80ra igoz.

Halaber, Abadiñoko eguneko zentro berria martxan jartzeko asmoa jasotzen du aurrekontuak, eta zerbitzuaren lehen urteko balorazioa egingo da, etorkizuneko hedapena aztertzeko.

Garapen lokala eta Berrikuntza

Tokiko garapeneko arloan, aurrekontuek 2,73 milioi euro bideratuko dituzte eskualdeko ekonomia eta jasangarritasuna sustatzeko, %10,53ko hazkundearekin. Hondakinen kudeaketan berrikuntza izango da protagonista: Mankomunitateak ‘sortzen denaren arabera ordaintzeko’ sistemaren analisi teknikoa egingo du, eta bilketa sare osoa modernizatuko du pisaketa eta geolokalizazio sistemak ezarriz bai kamioietan, bai edukiontzietan.

Garapen ekonomikoaren esparruan, Durango Enpresa Ekimena (DEK) indartuko da, ekintzailetza, berrikuntza eta enplegua sustatzeko gune gisa. Horretarako, profil tekniko espezializatu bat kontratatuko da proiektua gidatzeko eta lurraldeko eragileen arteko koordinazioa bermatzeko.

Elkartegia proiektuaren bultzada

Antolaketa eta administrazio orokorraren arloan, aurrekontuek 1 milioi eurotik gorako partida aurreikusten dute. Helburua da egitura profesional egonkorragoa eta eraginkorragoa lortzea, eta horretarako bi lanpostu tekniko berri sortuko dira, bata Giza Baliabideetarako eta bestea Arlo Ekonomikorako. Mankomunitatearen iritziz, administrazioaren egonkortasuna eta kudeaketa tekniko sendoa funtsezkoak dira zerbitzu publikoen kalitatea bermatzeko.

Era berean, Elkartegia proiektuan aurrerapausoak emango dira 2026an. Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, eraikina erostea eta bertan zerbitzuak bateratzea dira helburua, administrazioaren eraginkortasuna eta herritarrek jasotzen duten arreta hobetzeko.

“Zerbitzu publikoak inbertsio soziala dira”

Mankomunitateak nabarmendu du aurrekontuek ez dutela gastu logika soilik jarraitzen, baizik eta “inbertsio sozial eta kolektiboaren ikuspegia” dutela oinarri. Erakundearen ustez, herritarren beharrei erantzuteko gaitasuna sendotzen da inbertsio horien bidez, eta eskualdearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarriak finkatzen dira.

Idoia Otaduy Mankomunitateko presidentearen arabera, “zerbitzu publikoak ez dira gastu hutsa, baizik eta inbertsio sozial eta kolektiboa. Durangaldeak etorkizun bidezko eta oparo bat merezi du, eta hori elkarlanaren, gardentasunaren eta hurbiltasunaren bidez eraikiko dugu”.

Zentzu horretan, oposizioko alderdiei elkarlanerako deia egin die: “hormigoiaz haratago, Durangaldean hainbat proiektu estrategiko ditugu gure zerbitzuak eta, ondorioz, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, eta horretarako beharrezkoa da Mankomunitatea osatzen dugun alderdi ezberdinon arteko akordioa. Gobernu taldetik, gure eskua luzatzen diegu gainontzeko alderdiei beren proposamenak mahai gainean jarri eta eztabaidatzeko”

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados