Sukia
 
Loiola
Sukia
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangaldeko Mankomunitatea
Uda Giro Durango

Gerediagan falta ziren etxebizitza guztietara sareko ur hornidura iristeko obrak amaitu dira

Abadiñoko Udalak aurrerapauso garrantzitsua eman du herri osoan sareko ur hornidura jartzeko konpromisoan. Izan ere, amaitu dira Gerediaga auzoan sarea handitzeko lanak. Guztira, 264.931 euro bideratu dira obra honetara (BEZ barne). Proiektuaren %52 Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik jasotako dirulaguntzarekin finantzatu da.

Joan den urteko azaroan hasi ziren lanak, plangintza zehaztu ostean. Besteak beste, ur-hornidurako hoditeria instalatu eta etorkizunean farolak jartzea errazteko hoditeria prest utzi dute.

Orain arte, Gerediaga eta Irazola auzoak eta baserri isolatu batzuk ziren Abadiñoko ur sare orokorrera konektatu gabe zeuden bakarrak. Hala, obra honi esker, hamabi etxebizitzatara eta ukuilu batera eraman da hornidura. Etxebizitza horietako bat Iurretako udalerrian dago kokatuta eremuz, eta udal biek akordioa egin zuten Iurretak etxebizitza hori hornitzearen kostua bere gain hartu dezan.

Rafa Bilbao Baserri auzo eta Basoetako zinegotziak adierazi duenez: “Esku-hartze honekin, udal gobernuaren helburu garrantzitsuenetako bat betetzeko bidean aurrera egiten jarraitzen dugu: abadiñar guztiek ur-hornidura bezalako oinarrizko hornidura euren etxebizitzetan izatea bermatzea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados