Garaiko Udala
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Herriaren Eskubideak-Independientes

Gerediagak deialdi berri bat ireki du Durangaldeko ikertzaile gazteentzat

Iazko garailearen argazkia: Pello Zabarte sariduna; Idoia Otaduy Amankomunazgoko presidentearekin eta Gotzon Gomez Gerediaga elkarteko presidentearekin.

Ondare, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin, Durangaldeko Ikerlari Gazteen Saria sortu zuen 2022an Gerediaga Elkarteak. Orain, bosgarren deialdia abian jarri du.

Euskarazko ikerketa eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera emango dira.

Deialdia berrian kategoria bakarra izango da. 35 urtera arteko gazteek parte hartu ahalko dute eta sari bakarra izango da, 1.500 eurokoa. Gainera, Astola aldizkarian ikerketa lanaren laburpena argitaratzeko aukera emango zaio irabazleari.

Ikerketa gaia edo arloa Durangaldean kokatutakoa izan behar da. Beraz, edozein jakintza-arlotako ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izan daiteke: historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika… Lana, jatorrizkoa eta euskara hutsean, lau formatutan aurkeztu ahal izango da: artikulua, poster akademikoa, ikus-entzunezkoa edo podcasta.

Bakarkako lana edo talde lana izan daiteke. Eskatzailea Durangaldean bizi edo ikastea ezinbesteko baldintza izango da, eta talde lana bada, taldeko kide batek gutxienez bete beharko du baldintza.2026ko ekainaren 14ra arte egongo da lanak aurkezteko epea. Lanak gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidali beharko dira.

Egitasmo honek Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesa dauka.

Aurreko deialdietako irabazleak

Lehenengo edizioan (2022) gazteenen kategorian ikus-entzunezko bi saritu ziren: Peio Martin Estevezen (Zornotza) “Elkarrizketa amamarekin” eta Ibone Gomez Tamayoren (Zaldibar) “Euskal bidaiariak”. Nagusien kategorian, Ibaizabal ibaiaren Goi-Arroko landa-paisaiaren bilakaera aztertzen duen Adrian Burgada Ereñoren (Durango) “Ibaizabal ibaia” idatzizko ikerketa-lana izan zen irabazle.

Bigarren edizioan (2023) lan bik jaso zuten saria: Gazteenen kategorian Jokin Camarero Garaik (Durango) idatzitako “Durangadeko Mitologia” lana, eta 19 urtetik gorakoen kategorian, Otxandion izan zen Garavilla S.A. arrain kontserba fabrikari buruzko ikerlana, Xixili Bengoetxea Llonak (Otxandio) idatzita.

Hirugarren edizioan (2024) Marta Calvo Larraldek (Durango) jaso zuen saria, “Abadiñoko Nuestra Señora de Begoña barnetegia frankismoaren ongintza sistemaren hastapenetan” izenburuko lanagatik. Ikertzen ari den doktore tesiaren parte da.

Laugarren edizioan (2025) Pello Zabarte Narbaizak (Zaldibar) jaso zuen saria “Bitor Garitaonandia. Euskal Pizkundean dagokion lekuaren bila” lanagatik, urtebete lehenago aurkeztutako Master Amaierako Lanaren laburpena.

Deialdi berriari buruzko oinarriak Gerediaga Elkartearen webgunean daude kontsultarako eta deskargatzeko moduan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados