UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Gazteen lokalen udal ordenantzaren berri emateko, asanblada antolatu du Bilduk

Gazteen lokalen udal ordenantzaren berri  emateko, asanblada antolatu du Bilduk

Gazteen lokalen erabilera erregulatzeko helburuarekin, ordenantza onartu zuen Durangoko Udalak, “kolektibo honen egoera ezagutu gabe”, Bilduk salatu duenez.  Honen inguruan asanblada informatiboa antolatu du talde abertzaleak, datorren larunbaterako, Pinondo Etxean eta eguerdiko 12.00etan.

Urtarrilaren bukaeran gazteen lokalen erabilera erregulatzeko helburuarekin ordenantza onartu zuen Durangoko Udalak, EAJ, PSE-EE eta PP alderdien baiezko botuekin. Bilduren esanetan, ordenantza hau “gazteen iritzia kontuan izan gabe aurrera eraman da, Udalaren gazteenganako axolagabekeria agerian geratu delarik”, gaitzetsi dute.

Nahiz eta lokalen erregulazio egoki bat beharrezkoa dela onartu, “erabiltzaileak diren gazteen eta inguruko bizilagunen artean adostuta” egon beharko dela esan dute Bildutik.

150.253 euroko isunak

Ordenantza honetan, lokalek bete beharreko minimoak zehazten dira eta hauen erabilerari buruzko zehaztasunak aurreikusten dira. Hauen artean, erantzunkizun zibileko aseguru poliza edota ingenieri batek egindako txosten tekniko bat jaso beharko dira.

Ezaugarri teknikoez gain, ordutegi zehatz bat beharko dute gazte lokalek, hau da, astelehenetik ostegunera 22.30erako hutsik egon beharko dira, eta ostiral eta larunbatetan ezingo da inor egon 23.30etatik aurrera.

Bilduk aureratu duenez, arau-hausteek ekarriko lituzketen zigorren artean  150.253 euro arterainoko isunak ezarriko dira arau-hausteen larritasunaren arabera.  Gainera, sei hilabeteren epean gazte local guztiak legeztaturik egon beharko dira, “hau guztia gutxi balitz, ordenantzak ez du diru-laguntzarik aurreikusten”, salatu du Bilduk.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados