Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gazte lokalen erabiltzaileek burutuko dituzten ekimenak babesteko deia luzatu du Bilduk

Pinondo Etxea “txiki” gelditu zen gazteen lokalen inguruko informazioa emateko larunbatean burutu zen asanbladan. Izan ere, 20 gazte lokaletako 50 ordezkaritik gora  bildu ziren Bilduk egindako deialdian. Asanbladatik sortutako mugimenduari “gure ongietorririk beroena adierazi nahi diogu eta gazte lokalen erabiltzaileak burutuko dituzten ekimen guztietan parte hartzeko deia luzatzen dugu”, aurerratu dute Bildutik.

Gazteen lokalen inguruan, Udalaren inplikazio falta agerian geratu dela salatu du Bilduk. “Herriarekiko hurbiltasun eza, bulegoetan eskutatzen direnak dira parte hartze prozesurik nahi ez dutenak, erosogo bizi direlako”, gaitzetsi du talde abertzaleak.

Alde honetatik, mota honetako ordenantzak inongo parte hartzerik gabe martxan jarri dituztenei eta etorkizunean jarri nahi dituztenei “inertzia horrekin amaitzeko” eskatzen diete.

 

Gazteen “ezadostasuna”

Gazte lokalekin ezezik, beste esparru guztietan ere berdina gelditzen dela gaitzetsi du Bilduk, aurrekontuen eztabaida adibide bezala jarriz, eta  parte hartzearen aldeko apustu garbia egiten dute esparru guztietan.

Bestalde, gazte lokalak arautzen dituen ordenantzaren gainean Durangoko gazteek “ezadostasuna” adierazteko prentsaurrekoa emango dute bihar martxoak 14, arratsaldeko 20.00etan eta Udaletxe aurrean. Bertan, euren jarrera azaldu eta aurrerantzean burutuko dituzten ekintzen berri emango dute, “Ordenantza berria, gure erabakia” lemapean.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados