Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Gaur hasiko dira San Trokaz jaiak Zelaietan, Gerbasen kalejirarekin

Sweet Rage
Sweet Rage

Atzo amaitu ziren San Prudentzio jaiak Traña-Matienan, eta, segidan, San Trokaz jaiakhasiko dira gaur, Zelaietan. Arratsaldeko zazpietan irtengo dira txistulariak kalejiran Gerbasekin, eta, haren ostean, dantzariek azken entsegua egingo dute San Trokaz plazan.

San Trokaz eguna ostegunean izango da. Talde Batuak dantza taldeak eta Txanbolin txistu taldeak ekitaldia eskainiko dute San Trokaz plazan, 13:00ean, eta, arratsalderako, erromeria eta pilota txapelketa prestatu dituzte.

Maiatzaren 25era bitarte, gustu eta adin guztietarako egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek. Besteak beste, umeentzako jarduerak, zunba, txangoak, bazkariak, antzezlanak, azokak eta dantzaldiak egingo dituzte.

Urtero legez, musikak ere protagonismo nabarmena izango du San Trokaz jaietan. Maiatzaren 16an, Tapia eta Leturia izango dira Txanporta plazan; maiatzaren 17an,Gazte Egunean, Sweet Rage, Estutu eta Hoferen txanda izango da; maiatzaren 23an, Andoni Ollokiegi arituko da; eta, maiatzaren 24an, Süne, Dupla eta Dj Kool egongo dira, besteak beste. Gerbasi agur esan eta gero, maiatzaren 25ean amaitu dituzte San Trokaz jaiak.

Monika Iglesias Kultura zinegotziak herritar guztiei egin die jaietan parte hartzeko deia: “Eskerrak eman nahi dizkiet era boluntarioan lanean aritu diren herritar guztiei. Edozeinek parte hartzeko moduko egitarau plurala osatu dute. Denei animatu gura diet San Trokaz jaietan parte hartzera”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados