Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gastronomia eta euskal tradizioekin agurtuko dituzte jaiak Elorrion

2014ko Ferixa Nausikoak bihar amaituko dira eta jaien azken bi egunetarako gastronomiari zein euskal ohiturei lotutako hainbat ekitaldi iragartzen ditu egitarauak.

Gaur Sukalki Eguna denez, Iturrizoro elkartearteak antolatutako lehiaketa gastronomikorekin hasiko da eguna. Antolatzaileek 120 talderen presentzia espero dute Aldatsekuan eta, bataz beste, 1000 lagunetik gora bilduko da bertan eguerdian izango den bazkarian.

Goizean zehar haur parkeak irekiko dira, Kimuak mailako futbol txapelketa izango da Elizalden eta kalez kale ibiliko da Bertzi Gazte Brass Band.

Kiroldegian izango diren Areto futbol partidekin eta kalez kale ibiliko den Taberna Ibiltariaren ekitaldiarekin abiatuko da arratsaldea. Bostak eta erdietan karrozen jaitsiera hasiko da Aldatsekua inguruan eta plazara heltzerakoan karrozen aurkezpena egingo da Oihan Vega Djaren laguntzarekin.

Gaueko hamarretatik aurrera 50. Idi Proba txapelketaren saioa izango da eta ordu erdi geroago Galartzauria inguruan piztuko dira aurten berriro ere ikusgai izango diren suzko erruberak. Ondorengo orduak musikarekin osatuko dira eta Urarkan Trío Medianochek joko du; txosnagunean Betagarri eta Iheskideren kontzertuak izango dira eta gaztetxean Dj Tron/p jarriko du giroa.


Bertsolarien saioa

Euskal ohiturak nabarmenduko jaien azken egunean, naiz eta egitaraua Kainaberak antolatutako Elkartasun jaialdiarekin abiatuko den. Eguerditik aurrera plazako frontoian izango den ekitaldian Afrika, Hego Amerika zein Euskal Herriko jakiak prestatuko dituzte.

Herri kirolak ere euren txokoa izango dute eta iragarritako saioan Bihurri aita-semeak eta Zelai aita-semeak lehiatuko dira aizkorekin, Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza harriekin eta Oskar Basatxu eta Laura Basatxuk erakutsiko dituzten Iparraldeko jokoak.

Arratsaldean, Igor Elortza, Sustrai Colina, Uxue Alberdi eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ bertsolarien saioa izango da eta jaiei amaiera emateko Xabi Aburruzagaren folk eta trikitixa kontzertua izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados