Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Garik kontzertua eskainiko du Zaldibarren, bakarkako ibilbideari ekin zioneko 30. urteurrenean

Urte honetan 30 urte bete dira Garik bakarkako ibilbideari ekin zionetik. Hertzainak taldearen garaiaren ostean, alderdi intimoagoa eta pertsonalagoa arakatu zuen Garik bere hasierako abestietan. Bere lehen diskoa lan ikaragarria da, nahiz eta, garai hartako gehiegikeriak zirela eta, ezin izan zuen zuzenean merezi bezala defendatu. Urte gorabeheratsuen ostean, garai egonkorra bizi du orain Garik, eta hori islatzen da bere musikan eta kontzertuen indarrean.

Garik beti pentsatu izan du zor bat zuela lehen disko harekin. Bada, zor hori edizio berriaren bidez kitatu ahal izan du, eta, alde horretatik, lan sendagarria izan da. Diskoa giltzarri izan da bere ibilbidean. Hor daude ‘Amets’, ‘Egun finlandiar bat’, ‘Bidegurutzean’, ‘Apar urrunak’ eta beste kanta batzuk, azken 30 urteotan bere errepertorioaren parte garrantzitsu izan direnak.

Berreskuratutako lana dela eta, hainbat kontzertu eskainiko ditu Garik; horietako bat Zaldibarren izango da, datorren irailaren 13an (larunbata), gaueko 21:30ean Zaldua plazan (euria eginez gero eskoletako frontoian). Kontzertua doan izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados