Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Garaiko Aiartza auzoan jokatuko da zapatuan Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa

Garaiko Aiartza auzoan jokatuko da zapatuan, arratsaldeko 17:00etan hasita, 2023ko Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketa. Lehiakideak Hego Euskal Herriko 13 txakur, hiru herrialde bakoitzeko eta iazko txapelduna, eta 11 artzain izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da.

Abadiñoko Kepa Ardanza eta Urbi txakurra izango dira eskualdeko ordezkari bakarrak, beraiek baitira Bizkaiko egungo txapeldunak.

Herrialdeko txapeldun ordeak, Orduñako Marcos Ispizua eta Hiru txakurra, eta hirugarren sailkatuak izan ziren Orozkoko Enrique Mendiguren eta Laia txakurra ere partaideen artean egongo dira.

Iaz Axpeko Atxondon jokatu zen txapelketaren irabazleak, Zallako Angel  Verona eta Jai txakurra hain zuzen, Aiartzako zelaietan izango dira.

Arabako ordezkariak, Aretako Fidel Alonsoren Lis eta Bat txakurrak izango dira eta Ilarduiako Jose Maria Jauregiren Txipi, horrela sailkatu baitziren herrialdeko txapelketan.

Gipuzkoatik gerturatuko diren partaideak Oñatiko Miguel Arregi eta Lagun txakurra, Mutrikuko Javier Zubiaurre eta Mendi eta Oñatiko Jose Maria Bengoa eta Zen izango dira.

Nafarroako ordezkariak Aresoko Antonio Alustiza eta Etxarri Aranatzeko Jesus Razkin izango dira. Areso herrialdeko txapelketa irabazi zuen Txiki txakurrarekin eta hirugarrena sailkatu zen Batekin. Razkin eta Mendi txakurra berriz, bigarrenak izan ziren.

Bi ariketa

Partaideek bi ariketa egin beharko dituzte. Lehenengoa osotzeko zazpi minutu izango dituzte. Artzainak txakurra zelaiaren barnealdetik gidatu beharko du artalderaino, bi geldialdi eginez. Ondoren, zelai erdian jarriko den hesiaren tartetik igaroz artzaina dagoen lekura eraman beharko ditu ardiak, eta gero epaileek esandako hesi-tartetik igaro.

Bigarren ariketa egiteko ere denbora berdina izango dute. Artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak, ardietara hurreratu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu beharko du. Ardi guztiak sartzen lortuz gero, ondoren, zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

Aurtengoa 56. edizioa izango da eta 50 urte beteko dira Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketa Garain egin zela, Goierri auzoan hain zuzen 1973ko irailaren 16an. Irabazlea Arabako Zuazako Jesus Aspiazu eta Montes txakurra izan ziren.

Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko Udalak badu ere, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lagundu dute ekimenean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados