Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gaizki-ulertu bategatik ez ziren sinatu Amorebietan AHTaren desjabetze aktak

Gaizki-ulertu bategatik ez ziren sinatu Amorebietan AHTaren desjabetze aktak

Lemoa eta Amorebieta-Etxano arteko Abiadura Handiko Trenaren zatia gauzatzeko behar diren lurrak desjabetzeko sinadura ekitaldia atzo izan behar zen. Hala ere, ‘gaizi-ulertu’ bat zela eta, bertan behera gelditu zen sinadura ekitaldia.

Itxura denez, Udaletxeak aldez aurretik abisatu zien AHTko azpiegitura egin behar dutenen ordezkariei hitzordua gauzatzearen ezinekoa. Horren arrazoiak bi izan ziren, alde batetik ez zegoela gune erabilgarririk eta, bestalde, David Latxaga alkatearen agenda ‘beteta zegoela’.

Desjabetze  aktak sinatzeko ekitaldia iragarrita zegoenez, tren azpiegitura horren aurkako bilketa egin zuten udaletxe aurrean AHT Gelditu plataformako eta EH Bilduko kideak.


Moratoria

EH Bilduk gainera, AHTaren inguruko luzamendua eskatu du. Ekitaldian izan zen Unai Urruzuno legebiltzarkideak “moratoria bat, lehenik eta behin” eskatu zuen “azpiegitura erraldoi honekiko hausnarketa bat zabaltzeko”.

Eskakizun hori egiteko bi arrazoi azaldu zituen Urruzunok. Alde batetik  “ikusten dugulako aurrerantzean administrazio publikoen eta era berean herritarrak baldintzatu dezakeen proiektu batez ari garelako” eta bestetik “herri honek benetan behar dituen lehentasunetaz hausnarketa serio bat zabaltzeko”.

EH Bilduren ustetan AHTa ez da martxan egongo 2019rako eta, gainera, urte horretarako “Eusko Jaurlaritzak beste lehentasun batzuk kokatu beharko lituzkeela”. Urruzunoren ustetan “AHTa bezalako proiektu batek baldintzatu baino besterik ez dituela egingo administrazio publikoaren aurrekontuak”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados