Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gabriel Cualladóren argazkiak ikusgai Durangoko Museoan

Gabriel Cualladóren argazkiak ikusgai Durangoko Museoan

Durangoko Museoak Gabriel Cualladó artista valentziarraren Argazkiak izeneko erakusketa ikusteko aukera proposatzen du. Zuri-beltzezko 28 argazkik osatzen dute erakusketa, eta hilaren 29rarte izango da zabalik.

Gabriel Cualladók (Massanassa, Valentzia 1935 – Madril, 2003) oso txoko intimoen, sentimenduen, izuikaren, nahigabe eta pozen, intuizioen berri ematen digu, barru-barrukoa guztia ere.

Bere mundua, bere trebezia, bere artea; horrekin guztiarekin eragiten dio gure sentiberatasunari. Eta pertsonaiak, bera legez, libre uzten ditu, izaten uzten die, dramarik gabe, mezurik gabe, barru-barrutik begiratzen digun bitartean.

Hainbat erakusketa antolatu ezezik, makina bat sari ere jaso zituen Cualladok bere ibilbide emankorrean. Hauen artean aipagarriak dira 1994. urtean Kultura Ministerioak ematen duen Argazkilaritza Sari Nazionala, eta 2002an Valentziako Foru Aldundiak eskaintzen duen Alfons Roig Saria, besteak beste.

Erakusketa zabalik izango da Durangoko Museoan, asteartetik ostiralera, goizeko 11.00etatik 14.00etara, eta arratsaldez 16.00etatik 20.00etara. Larunbatetan, ordea, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara bisitatzeko aukera izango da. Igande eta jaiegunetan Museoaren ateak zabalik izango dira 11:00etatik, 14:00etara.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados