Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Euskarazko jarduerak gauzatzeko diru???laguntzak bideratu ditu udalak

Ermuako Udaleko euskara zinegotzigoak euskarazko programak eta jarduerak gauzatzen dituztenentzako diru-laguntzen deialdia egin eta eskariak aurkezteko epea zabaldu du. Horretarako 12.600 euroko aurrekontua bideratu da elkarteen artean banatzeko. Eskabideak Komentukua kalean dagoen Abiapuntu bulegoan aurkeztu behar dira uztailaren 28ko arratsaldeko hirurak baino lehen.

Deialdiaren xedea euskara gizarte eremu ezberdinetan erabili eta benetan agertzeko eta sustatzeko helburua duten programa eta jarduera garrantzitsuak bultzatzea da. Hau da, tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak, eta abar) bildu, babestu eta gizartera berreskuraturik bueltatzeko xedea duten programak, besteak beste. Euskara tokiko kultur , kirol, aisia eta astialdiko elkarteetan erabiltzea sustatzen duten programa eta jardueren antolatzaileak, haurtzaro eta nerabezaroari arreta berezia eskainiz. Edo, herriko historiari lotutako tradizio tipikoak berreskuratzeko programak eta jarduerak antolatzen dituztenei, edo berritzaileak eta bereziki interesgarriak diren programa sustatzaileei, beren xede nagusia euskararen eguneroko erabileraren normalizazioari eragitea denean. Edota, azkenik, euskararen ospea eta prestigioa berreskuratzeko asmoz, gizarteak kontzientzia har dezatela asmoa dutenak.

Deialdira atxiki eta eskaria aurkeztu dezakete esandako helburu eta programak prestatu eta gauzatzen dituzten elkarteek eta, batez ere, indarrean dagoen Euskara Biziberritzeko Urte anitzeko Plan Estrategikoarekin bat datozen jarduerak gauzatzen dituzten guztiek.

Lehiaketa irekia da eta hainbanaketa bidez esleituko dira emakidak, Ermuako Udaletik aurreratu dutenez. Erabakia Tokiko Gobernu Batzordeak hartu eta ezagutaraziko du. Deialdiaren inguruko datu guztiak  Ermuako Udaleko web gunean  dira.

 

DURANGON. Ermuako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados