Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea
Maristak Durango

Euskararen kale erabilera %3,1 hazi da Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Udalak, herriko kaleetan euskararen erabileraren inguruko neurketa egin du berriki, Soziolinguistika Klusterraren bitartez, udalerriko kaleetako hizkuntza erabilerari buruzko datuak eskuratzeko eta hizkuntzaren bilakaera ezagutzeko. 

Hala, Ikerketaren helburu nagusia izan da euskara espazio publikoetan nola erabiltzen den aztertzea, hizkuntza-politikak egokitu eta hizkuntzaren biziberritzea sustatzeko estrategia eraginkorrak garatzeko. Horretarako, 64 orduko behaketa egin da guztira, 4 ibilbidetan banatuta, eta ibilbide bakoitzean 16 orduko lanaldiak egin dira. Ibilbideak honakoak izan dira:

Luis Urrengoetxea: Karmen, Konbenio eta Sabino Arana barne.
San Pedro-Gernika Plaza: Zelaieta parkea, Abasolo,  Apezpiku eta Nafarroa barne.
San Miguel-Gregorio Mendibil: Arraibi plaza eta San Juan barne.
Larrea Auzoa: Ikastetxe gunea eta udal kiroldegia barne.

%3,1eko hazkundea azken bost urtetan

Ikerketaren emaitzak guztiz positiboak izan dira, emaitza nagusiei erreparatuz, euskararen kaleko erabilerak joera gorakorra duela ondorioztatu baita.

Hala, azken bost urtetan, euskararen erabilera %3,1 hazi ta Amorebieta-Etxanoko kaleetan, duela hamar urteko balioa gaindituz eta azken urteetan galdutakoak errekuperatuz. Izan ere, 2013an %23koa zen erabilera-maila, 2019a, %20,3ra jaitsi zen eta azken neurketaren arabera, 2024an, duela hamar urteko balio horiek gainditu dira, %23,4ko erabilera-mailarekin. Ikerketak, beraz, baieztatu du azken bost urteetan ez dela soilik 2013 eta 2019 artean galdutako euskararen erabilera berreskuratu, baizik eta apur bat handitu ere egin dela.

Bizkaian eta eskualdean eredu

Horrez gain, elkarrizketen %23,4 euskaraz izan dira eta  entzundako elkarrizketetan 10 pertsonatik 4ek euskara erabili dute. Horrek udalerria Bizkaian eta eskualdean eredu  bilakatu du, Durango (%22,7), Durangaldea (%21,5), Bizkaia (%9,4) eta Euskal Herriko (%12,6) batezbestekoen gainetik kokatuz.

Era berean, Larrea auzoko ibilbidea izan da udalerrian euskararen erabilera handiena izan duen eremua. Ibilbide hau lehen aldiz txertatu da azterketa honetan eta jasotako emaitzen analisiak hiri-dinamika berrietara egokitzearen garrantzia azpimarratzen du.

Adin-taldeei dagokienez, haurrak eta gazte-helduak elkarrizketetan euskara gehien erabiltzen dutenak direla ondorioztatu da. Gainera, ikerketak erakutsi du euskararen erabilera nabarmen handitzen dela helduak haurrekin daudenean. Horrek adierazten du hizkuntzaren aldeko arau sozial positibo bat dagoela belaunaldien arteko testuinguruetan, eta belaunaldien arteko elkarreragina sustatzeak udalerrian euskararen erabilera indartzeko estrategia eraginkorra izan daitekeela.

“Emaitza hauek euskara bizirik mantentzeko Amorebieta-Etxanoko herritar guztien konpromisoa eta ahalegina islatzen dute. Euskara gure nortasunaren ikurra da eta oso pozgarria da, azken urteotan, elkarrekin, euskararen erabilera berreskuratzea eta handitzea nola lortu dugun ikustea. Hala ere, hau ez da hemen amaitzen; eguneroko erabilera sustatzen jarraitu behar dugu, euskaraz hitz egiten eta belaunaldi gazteenei helarazten. Bide horretatik jarraitzera animatzen ditut bizilagun guztiak, euskara gure bizikidetzaren eta kulturaren giltzarri gisa indartuz, Amorebieta-Etxano gure hizkuntzaren sustapenean eta biziberritzean erreferente izaten jarraitzeko”, adierazi du alkateak, Ainhoa Salterainek.

Azalpen saio irekia, urtarrilaren 28an

Azken kale neurketaren emaitzak ezagutarazteko eta egindako lanketaren nondik-norakoak azaltzeko saio irekia eskainiko du Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren urtarrilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan Zelaieta Zentroko Auditorioan. Bertan, Soziolinguistika Klusterreko Belen Uranga adituak emango ditu azterketaren emaitzen xehetasunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados