Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen erabilera sustatzeko Ordenantza berria onartu du Udalak

Abadiñoko Udalak Euskararen Ordenantza berria onartu zuen azken osoko batzarrean. Ordenantza berritu eta gaurkotuak hiru atal nagusi ditu: euskararen normalizazioa udal administrazioan, erabilera udalerrian eta Udalaren azpiegitura, hain zuzen ere. Egitasmoak Independienteen eta EAJ-PNV alderdiaren aldeko botoak izan zituen, eta Bildu, berriz, abstenitu zen.

Udal arduradunek azaldu dutenez, lehenengo ordenantza 2000ko maiatzean adostu zen. Hura eguneratua eta osatua izan da plenoan aurkeztu zena. Udalaren jarduerarekin lotura estuagoa duten hizkuntza irizpideak ere onartu ziren  batzarrean. 

Bi urtetik gora behar izan dira Euskararen Ordenantza eta Hizkuntza Irizpideen zirriborroak finkatzeko. 2009an Udalaren Erabilera Plana eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu ondoren, Euskararen udal ordenantzaren oinarriak finkatu  eta zirriborroa osatu duen Euskarako Aholku Batzordea sortzeko urratsak eman ziren. 

 

“Hanka bat falta zaio”

Jose Luis Navarro alkateak azaldu zuenez Aholku Batzordearen bileraren balorazioa egitean, kide guztiak gustura agertu ziren “azkenean gutxieneko adostasuna” lortu zelako. 

Aitor Azuetak, Bilduko bozeramaleak, berriz, ordenantzaren aurkezpena “zoriondu” zuen, baina “hanka bat falta” zaiola gaitzetsi zuen. “Ordenantza batek ondorio batzuk ezarri behar ditu betetzen ez bada, eta ez da horrela”, azpimarratu zuen bere taldearen abstentzioa justifikatzeko.

Eneko Etxebarria, EAJ-ko bozeramailearentzat, ordenantza “hobea izan daiteke, baina zeozer badaukagu eta martxan jartzen denean ikusiko dugu nahikoa den ala ez”.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados