Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Euskaraldiarekin bat egiteko gonbitea jasotzen ari dira Durangoko dendariek

EuskaraldiaHitz1
Durangoko dendek Euskaraldiarekin bat egiteko gonbitea jasotzen ari dira.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiaren hasiera gerturatzen ari dela eta, 11 egun iraungo dituen ariketa sozial horren inguruko ekimenak ugaritzen doaz. Durangon, esaterako, ekimenarekin bat egiteko gonbiteak jasotzen ari dira dendariek. Aste honetaan, berriz, etxez etxe banatuko da Euskaraldiaren argibideak eskaintzen dituen esku-orria.

Durangoko Euskaraldiaren eragileek herriko denda eta komertzio guztiak bisitatzen ari dira egunotan, bertako arduradun eta langileak ekimenean parte hartzera gonbidatzeko. Bisitaldietan, Euskaraldiaren kartela sarreran jartzeko gonbitea egiteaz gain, mostradorearen atzealdean dauden pertsonak Ahobizia edo Belarriprest rola aukeratu duten identifikadoreak ere banatuko dituzte.

Aste honetan berriz, Euskaraldia zen den azaltzen duten 12.000 esku-orri banatuko dira etxez-etxe. Bertan, Ahobizia eta Belarripresta zer diren azaltzeaz gain, ekimenean nola parte hartu eta izen-ematea non egin daiteken berri ematen da.

Euskaraldiak izenematea.euskaraldia.eus helbide orokorra egokitu du izen-ematea egiteko. Hala ere, gertutasuna edo aurrez aurre egin nahi duten durangarrek Artekaleko lokalean (Hitz liburu denda zegoen tokian) izena eman dezakete. Aukera batean zein bestean, Euskaraldian parte hartzeko eta Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu ahal izango da eta Euskaraldiari buruzko informazioa jaso.

Artekaleko lokala eguenetan egongo da irekita, 18:00etatik 20:30era, eta zapatuetan 12:00etatik 14:30era. Azaroaren 19tik aurrera egunero egongo da zabalik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados