Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Berrizko Udala
Maristak Durango
Santos Arriandi

Euskaraldiak kulturaz eta musikaz blaituko du Durangaldea

Badator Euskaraldia! Bihartik aurrera, Durangaldeko herri guztiak euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialean murgilduko dira. Hamaika egunez, hilaren 25era arte, hizkuntza ohiturak aldarazten saiatzeaz gain, herrietako batzordeek egitarau zabalak antolatu dituzte interakzio soziala eta giro ona sustatzeko.

Udaberrian egingo da aurten lehen aldiz ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lelopean, eta eguraldi onak ariketa eraginkorragoa izaten lagunduko duelakoan daude antolatzaileek. Laugarren edizioan, batak bestearengan dugun eraginean jarri nahi da arreta; euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten duelako, eta hizkuntza inertziak eraldatzen direlako. Horretarako, kaleko giroa sustatzea ezinbestekoa izango da, eta musika, zinema, bertsolaritza, antzerkia, tailerrak, mintzordomoak eta beste hainbat jarduera ez dira faltako gure eskualdean.

Bihar arratsaldeko zazpietan Durangok ongietorria emango dio Euskaraldiari, Ezkurdi Plazan burutuko den hasiera ekitaldiarekin. Txapa janzte kolektiboa egingo da, eta horren ostean, Errota erromeriak kontzertua eskainiko du. Larunbatean “Euskaraldiarekin bat” egitarau berezia prestatu dute DAZT elkarteko tabernariek alde zaharreko kaleak girotzeko. Horrez gain, gazte eta familientzako txapelketak izango dira Landako Eskolan asteburuan, arratsaldeko bostetatik aurrera. Ariketa sozialaren ekuadorrean, hilaren 20an, mintzodromoa egingo da “Zelan daramagu Euskaraldia?” galderaz hausnartzeko, eta bi egun barru, ostegunean, alde zaharreko kaleak bete egingo dira arratsaldeko zazpietan hasiko den pintxo potearekin.

Zornotzan ere giro polita sustatuko da hamaika egunez. Hasiera ekitaldia Zubiondo plazako karpan izango da arratsaldeko zazpietan. Musika, dantza eta emozioz betetako ekitaldi bat gauzatuko da. Bertan izango dira Udabarri dantza, Udazken txistulari taldea, Onintze eta Heitxi abeslariak, Zubiaur musika eskola, Eta Abar bertso eskola eta beste hainbat artista. Ekitaldian, Euskaraldiari loturiko ipuin laburren lehiaketako sariak ere banatuko dira. Amaitzeko, Kantu Triki potea egingo da.

Larunbat goizean, familientzako jarduerek hartuko dute protagonismoa. Zubiondo plazan ginkana dibertigarria prestatuko da. Euskarazko zinema saioak eskainiko dira Zornotza Aretoan igande eta astelehenean. Bertso saioa asteartean izango da. Onintza Enbeita eta Jone Uria arituko dira ‘Itsu Koplak’ belarriprestei zuzendutako bertso saioan. Kontuan izanda, Gure Zirkua herrian egongo dela, solasaldi bat antolatu da zirku-ibiltariko kideekin Zelaietako auditoriumean 22an arratsaldeko zazpietan. Ostean luntxa eskainiko da.

Hurrengo egunean, ipuin kontalaria izango da Zelaieta parkean. Larunbatean,  festa kaleetara aterako da “BBK Live Herrian” ekimenarekin, eguerditik aurrera, Leihotikan, STR eta beste talde batzuen kontzertuekin. Bukatzeko, igandean, haurrentzako zinema egongo da Zornotza Aretoan.

Ihes gela

Berrizen ere besoak zabalik hartuko dute bihar Euskaraldia. Olakueta Plazan gauzatuko dute hasiera ekitaldia eta txapa janztea. Etzi tailerrak egongo dira haur eta gazteentzat arratsaldean. Larunbatean EUSKape ihes gelak antolatuko dituzte, eta jarraian, EUSKARALdiskoarekin dantza egingo dute berriztarrek. Euskaraldia ezin hobeto bukatzeko, euskara gailurretara eramango dute, Amarauna mendi taldearen eskutik.

Horrez gain, Zaldibarren Udaletxeko plazan emango diote ongietorria Euskaraldiari. Etzi txirringa poteoa abiaraziko dute arratsaldeko zazpietatik aurrera, eta larunbat eguerdian mintzodromoa egingo dute Udaletxeko Plazan. Kantu poteoa ere egongo da, 23an Zaldusolo plazan. Bukatzeko, amaierako ekitaldiarekin agur esango diote Euskaraldiari.

Mallabiak kultur hamabostaldiarekin batera ospatuko du Euskaraldia. Bihar txapak banatuko dituzte arratsaldeko seietatik aurrera plazan, eta hamaikakoaren aurkezpena egingo da. Ondoren, trikitilariek dantza poteoa alaituko dute. Larunbatean, Zaparrada elkarteak kaleak girotuko ditu karro poteoarekin sei eta erdietatik aurrera. 24an Berbalagun taldeak Mallabitarrok egina: XII ibilaldia burutuko du, eta ondoren, ‘Ez esan!’ lehiaketaren finala egingo da parkeko aterpean.

Mugimendua sozialari amaiera emateko, eguerdiko ordu batean ‘Kontzejuzarrean itzal(iko) bagina’ ikuskizuna eskainiko da, eta Euskaraldiaren amaiera ekitaldia burutuko da plazan, luntx batek lagunduta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Leloaldia

    Un insulto a la inteligencia humana y un insulto a los creemos en la verdadera normalización lingüística. Yo no me pongo la chapa, ni pensar. Es un circo que deja en muy mal lugar a los verdaderos euskaltzales, a los que creen que el euskera merece más que folclore y fotos. ¿cómo se puede permitir que quien desmantela servicios de euskera se pueda sacar una foto? No he visto muchas protestas por eso en Durango. Mal por parte de los que han adoptado la decisión, pero mucho peor por parte de quienes callan y otorgan ante eso, bien sean políticos, bien sean ciudadanos/as.

    Deja una Respuesta
    1. Leloland

      Los lelos también usamos el Metro aunque en la inauguración del mismo aparecieran en la foto unos señores y señoras que nunca van a usarlo y no por este motivo vamos a renegar de usar ese medio de transporte.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados