Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Euskara zugan, nigan, gugan

Amorebieta-Etxanoko Udalek bat egin dute Euskararen Nazioarteko Egunarekin. Hauek dira adierazpen instituzionalak.

Durango

Abenduaren 3a iritsi da, Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskarak egun bizi duen egoeraz hausnartzeko eta, ondorioz, gure hizkuntzari sostengu eta hauspoa emateko deia egiten digun eguna da. Euskararen indarberritze-bidean egindako lanari eusteko eta etorkizuneko erronken aurrean erabaki ausartak hartu eta hizkuntza-politika berritzaileak birpentsatu eta aplikatzeko garaia da.

Euskararekin dugun harremana ez da egun bateko kontua. Urte osoko lanketa da, eta eguneroko jardunean txertatuta egon behar du, zeharlerroa den neurrian. Herri mailan, euskararen normalizazioan urratsez urrats ari gara lanean, eta erakunde publikook eredu izan behar dugu, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuz eta euskararen erabilera egiazko eremuetan sendotuz. Gure helburua argia da: Durango eta Durangoko Udala euskararentzat arnasgune izatea.

Badakigu euskaldunok historian zehar egokitzeko gaitasuna erakutsi dugula. Horri esker mantendu da bizirik eta indartsu gure hizkuntza. Baina gure herrietako errealitatea inoiz baino bizkorrago aldatzen ari den honetan, egokitzen jakitea ezinbestekoa da. Eta egokitze horretan, ezinbesteko dira eragile sozial, ekonomiko eta kulturalen arteko lankidetza estua, baita gizarte mugimenduarekin batera lan egitea ere: euskalgintza aktiboa behar eta nahi dugu soka-lagun. Harreman sareak sendotzeko eta berriak eraikitzeko unea da.

Durangok ibilbide sendoa du euskararen erabileraren indarberritze-bidean. Baina, hizkuntza-eskubideak bermatzeaz harago, euskaraz lan egin, ikasi eta bizi ahal izateko eremu atsegin eta erosoak sortu nahi ditugu. Horretarako, guztion inplikazioa da gakoa: herritar anonimoena, elkarteena, hezkuntza komunitatearena, eragile ekonomikoena eta instituzioena.

Iaz esan genuena gaurkotasun osoz mantentzen da: hizkuntzak ez dira komunikaziorako tresna neutroak; gure historiaren, kulturaren, balioen, ideologien eta botere-harremanen isla dira. Horregatik, hizkuntza-politika ezin da despolitizatu; alderantziz, modu adostu, zintzo eta eraginkorrean politizatu behar dugu, guztion artean eraikiz eta elkarrekin eginez bidea.

Esandako guztia kontuan hartuta, Durangoko Udalak konpromiso hauek berresten ditu:

  1. Durangoko Udalak bere administrazioaren esparruan euskara zerbitzu-hizkuntza gisa bermatuko du, eta lan-hizkuntza izan dadin aurrerapauso sendoak emango ditu. Horrez gain, Udala euskararen arnasgune funtzional bihurtzeko neurriak hartuko ditu.
  2. Euskararen Erabilera Indarberritzeko AROA Plana garatzeko konpromisoa berretsiko du, gizarte-esparru guztietan estres linguistikorik gabe euskaraz bizi ahal izateko helburuarekin.
  3. Durangok, eskualde-buru gisa, bere eguneroko harremanetan dituen norbanako eta erakundeen hizkuntza-eskubideak errespetatuko ditu, eta horientzat ere euskaraz lan egin, ikasi eta bizitzeko eremu gozagarria izateko urratsak egingo ditu.
  4. Euskarara oraindik hurbildu ez direnengana gerturatu eta euskararen sarean integratzeko dinamika inklusiboak sustatuko ditu Udalak. Euskara guztiona da, eta guztion artean egin behar dugu bidea.

Euskararen eguna ez da soilik egun bakarrekoa. Euskararen eguna egunero da.

Durangon argi dugu: euskarak kolore asko ditu, eta denak sartzen dira gure herrian.

Euskara guztion artean eraikitzen delako.

Zugan, nigan, gugan

Amorebieta-Etxano

Euskarak bide luzea egin du.
Luzeena, agian, Europa zaharrean.
Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da.
Zein da sekretua?
Zein indar, zein ilusio izan da gure hizkuntza gaur arte ekarri duena?
Milaka urte, milaka pertsona, milaka amets eta ahalegin.
Norbanakoen indar isilak, belaunaldiz belaunaldi, gure hizkuntza zaharra gazte bihurtu du.

Debekuen aurrean, eutsi genuen.
Isilaraztearen aurrean, hitza berreskuratu genuen.
Euskara, gure zaharren hizkuntza izatetik, gazteen hizkuntza izatera pasa da.
Argi-izpi berri hauekin marraztuko dugu etorkizuna.
Euskararentzat aukera berriak zabalik daude.
Hazi eta berritu dadin lanean ari gara.
Bizi garen mundu nahasi eta aldakor honek, ordea, zaildu egiten du
komunitatearen indarra eta zentzua.
Hiztun-komunitatea ez da berez mantentzen.
Zaindu, elikatu eta piztu egin behar da.
Horregatik, unea da.
Euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko unea.

Aisialditik lan munduraino, eta norbanakotik erakundeetaraino, euskaraz hitz egiteko gune erosoak sortzeko unea.
Belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa indartzeko unea.
Euskararen ezagutza zabaltzeko unea.
Erabilera sustatuko duten ingurune biziak zaindu eta berriak irabazteko unea.
Euskararen biziberritze-prozesuari segurtasuna emateko indarrak biltzeko eta urrats berriak eta ausartak egiteko unea.

Asko dugu egiteko, badugu zer hobetu.
Eta prest gaude!
Euskaraz dakiten eta oraindik ez dakitenekin batera.
Elkarrekin egiteko.
Eskerrik beroena urte luzez euskara bizi, euskaraz bizi eta biziarazi dutenei.
Zuen lan isilak ekarri gaitu honaino, eta etorkizunak oraindik ere zuen beharra du.
Pozetik, atxikimendutik, ilusioz eta emozio positiboetatik abiatuta, euskarari distira emateko,
Eta euskara guztion hizkuntza bihurtzeko.
Euskara da!
Guztiontzat da.
Euskara ezagutzen ez dutenentzat ere, ate berri bat da.
Batzen gaituen hizkuntza bat.
Elkar ulertzeko gonbidapen bat.
Mundu berri bat irekitzen zaio euskarari.
Eta euskararekin, edonori.
Ate berriak zabaldu eta lur zoru berriak landuko ditugu, denon artean.
Hazi emankorragoak ditugu lur berria ereiteko.
Atzeak erakuts diezagula aurrea nola dantzatu.
Norberetik hasita egingo dugu bidea.
Guztion baitan baitago euskararen jauzia.
Zugan, nigan, gugan .

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados