Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskal Herriko II. Hikadromoa bihar egingo da Durangoko Azokan

ZirHika taldeak Euskal Herriko II. Hikadromoa antolatu du biharko Durangon, Landako ikastetxean. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honen helburua hika hitz egitea eta ondo pasatzea da. “Hika dakitenak eta ikasi nahi dutenak, guztiak daude gonbidatuta. Euskalkian zein batuan, bakoitzak berean egiteko aukera izango du”.

Euskal Herriko hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, gazteei bereziki. Iaz bezala, Hikadromoa Bagera euskara elkarteak gidatuko du: laukoteak osatuta jardungo dute hika, 15 minutuero taldez eta gaiz aldatuz. “Iaz 75 lagun bildu ziren eta oso giro polita sortu zen; aurtengo erronka 150 hikazale biltzea da”.

Izena emateko on-line formularioa prestatu dute: https://forms.gle/PH7h78X76ctsU5jN6 . Telefonoz ere egin daiteke: 943121775 / 652750947.

NON: Durangoko Landako ikastetxean, azokako kale berean. Jangelan, epeletan.
NOIZ: Abenduaren 6an, larunbata

  • 14:30-15:30 Pintxo-jana
  • 15:30-17:00 Hikadromoa
  • 17:00-17:30 Bertso-saioa: Amaia Agirre eta Andoni Egaña

Mintzodromoa

Mintzodromoa izeneko gune berrian izango da hikadromoa eta Taupak Mintzodromoa antolatuko du bertan, igandean. Durangoko azokan hitanoarekin lotutako materiala eskuratzeko aukera ere egongo da, Badihardugu-Ahotsak.eus standean, Artekale 62an, ZirHikak bere lekutxoa izango baitu.

ZirHika taldea Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen dute; 2023ko azaroan Oñatin egin zen EHko I. Hika Topaketatik sortu zen. EHko I. Hikadromoa izan zen ZirHikak antolatu zuen lehen jarduera, iaz. Euskaraldia Hika ere ipini zuen abian, Tauparekin batera, 2025eko maiatzean, eta duela gutxi Markina-Xemeinen izan den EHko II. Hika Topaketa ere bideratu du.

Hikadromoak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados