Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euskadiko eta Palestinako Emakumeen elkarteen topaketen aurkezpena

Euskadiko eta Palestinako Emakumeen elkarteen topaketen aurkezpena

Durangoko Pinondo Etxean dagoen Andraguneak Euskadiko eta Palestinako Emakumeen elkarteen arteko topaketaren sistematizazioaren aurkezpena hartuko du gaur, asteazkena, arratsaldeko 18.30etan.

Aurkezpenean, 2013ko ekainean Euskadiko elkarte desberdinetako 10 emakume UNRWA Euskadiren eskutik (Ekialde  Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren Euskadiko Batzordea) Palestinako lurralde okupatura egindako bidaiaren berri emango da.

Bidaia horren ondorioz Israelen okupazioaren eragina ezagutzeaz gain, UNRWAren “Igualdad en Acción” programaren lana eta Palestinako hainbat  elkartek emakumeen eskubideen alde garatzen duten lanaren berri izan zuten, besteak beste. Horrez gain, jabekuntza ekonomiko, partaidetza politiko eta genero  indarkeria bezalako gaiei buruzko estrategiak partekatzeko aukera ere izan zuten partaideek. Bidaiaren ondorioz, Palestinako eta Euskadiko elkarteen arteko elkartasun sarea sortzeko ardura jaio zen.

Durangon izango den aurkezpenak Basauriko Marienean otsailean burututako topaketa du aurrekari. Bertan, hainbat euskal  elkartek (Marienea, Pikara Magazine, Mujeres del Mundo, Red vasca de apoyo a la UNMS eta Plazandreok) bere lan estrategiak azaldu zituzten.

Bertan Palestinatik gerturaturako hiru emakume izan ziren: Ohaila Shomar  SAWAko zuzendaria, Sawsan Shomar WCLACko zuzendaria eta Manal Tamimi  Indarkeriarik gabeko erresistentzia Batzordeetako emakume kideen ordezkaria. Beraiek emakume palestinarren egoerari buruz hitz egin zuten eta euren elkarteek Palestinar emakumeekin egiten duten lana azaldu zuten.

Gaur arratsaldean izango den ekitaldian, egindako topaketaren sistematizazioa eta “proiektuaren barne sistematizazioaren aurkezpena egin nahi dugu, elkartasun sare honi  buruzko informazioa udalerri desberdinetara iritsarazteko eta ahalik eta  parte-hartzaile gehien gehitu ahal izateko”, antolatzaileen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados