Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Euba eta Epaltzako jaiak ospatuko dira bihartik aurrera

‘Sardina bakalau’ antzezlana (Anita Maravillas).

Zornotzako Euba eta Epaltza auzoek bihar emango diete hasiera euren jaiei. Hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu osoan zehar jaiak ospatzeko. Auzo bietan egitaraua  astelehenera arte luzatuko da.

Eubako jaiei arratsaldeko 16.30etan emango zaie hasiera ume,gazte eta helduentzako egurrezko jolas tradizionalekin. Ondoren, txapelketa bi antolatu dira. Alde batetik tortilla txapelketa izango da eta hiru tortillarik onenak saria jasoko dute, eta mus txapelketan, berriz, 500 euro saritan banatuko dira.

Zapatuan mozorro eguna ospatuko da Euban, aukeratutako gaia Mexiko izan da. eguerdian umeentzako eta nagusientzako bazkaria antolatu dute. Ondoren, txitxarrillo emanaleia egongo da Xaiborren eskutik. Iluntzean, labeleko hanburgesak eta oilaskoa dastatzeko aukera izango da. ‘Gregory Marlatxia’ren eskutik erromeria egonda hamarretatik aurrera, eta ondoren, Xaibor DJ-a girotuko du jaia.

Eguerdiko hamabietako mezarekin hasiera emango zaio domekari eta ondoren, Zornotzako Coralak emanaldia eskainiko du. Arratsaldean, 18.30etan, Anita Maravillasen ‘Sardina Bakalau’ antzezlanarekin eta ‘Tio Teronen’ dantza ekitaldiarekin amaituko da eguna.

Auzoko hildako guztien aldeko meza astelehenean eguerdiko hamabietan ospatuko da eta ondoren luntxa egongo da. Seietatik aurrera, hirukoteen arteko briska txapelketa antolatu dute. Arratsaldean zehar ere, taloa urdai eta txorizoarekin egongo da, eta jaiei amaiera emateko txokolatea banatuko da.

Umeen bolo txapelketa

Epaltzan bihar arratsaldeko 19.00etan hasiera emango zaie jaiei txupinazoaren jaurtiketa eta gero. Ordu berean, umeen bolo txapelketa ospatuko da, eta ordu bete beranduago nagusien txanda izango da.

Kalejirarekin hasiko da egitaraua zapatuan goizeko hamaiketan. Ondoren umeentzako jolasak eta luntxa antolatu dira. Arratsalderako, lehenengo briska txapelketa ospatuko da, eta 19.00etatik aurrera, tortilla eta kroketa txapelketa izango dira.

Arratsaldeko 20.00etarako parrillada antolatu dute eta gaueko hamarretan karaoke lehiaketa ospatuko da.

Iganderako, 12.30etan, luntxa antolatu dute. Arratsaldeko 17.00etan tute txapelketa lehiatuko da, 19.30 errifaren zozketa egingo da eta eguna bukatzeko igel txapelketa ospatuko da 20.00etan.

Azkeneko jaiegunerako babadea antolatuta dago arratsaldeko 15.00etarako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados