Durangoko Udala
Maristak Durango
San Agustin kultur gunea Durango
Jan Alai Burger

Etxebizitza Planeko inkestan parte hartzeko epea zabaldu du Udalak

Udalak otsailean abiatu zuen Abadiñoko Etxebizitza Plana lantzeko prozesua, etxebizitzaren arloan dauden erronka eta beharrizan nagusiei modu integralean, koordinatuan eta errealistan erantzuteko helburuarekin. Ildo horretan, otsailaren 25ean, udalak herritarrei zuzendutako aurkezpen saio ireki bat egin zuen, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko eta lehen ekarpen orokorrak jasotzeko.

Aste honetan prozesuan parte hartzeko inkesta zabaldu da. Herritarren aldetik, zuzeneko informazioa jasotzea da helburua, etxebizitzaren inguruan dituzten beharrizanak, kezkak eta proposamenak ezagutzeko. Era horretara, fase berri batean sartzen da prozesua, eta abadiñar guztien inplikazioa gakoa izango da.

Etxebizitzarekin lotutako hainbat alderdi lantzen ditu anonimoa den galdetegiak. Alde batetik, herritarren egungo egoera zein den ezagutu nahi da: norbere etxean edo alokairuan bizi diren, norekin bizi diren, zein etxebizitza motatan bizi diren edota prezioarekin, tamainarekin, kokapenarekin edo irisgarritasunarekin duten gogobetetzemaila zein den. Datu horiek guztiak Abadiñoko metabolismo demografikoaren diagnosiaren analisi kuantitatiboarekin batera aztertuko dira.

Inkestaren bitartez, hainbat gai jorratzen dira. Besteak beste, etxebizitza aldatzeko beharra —prezioa, erosotasuna edota irisgarritasun falta direla-eta— edo emantzipatzeko zailtasunak dituzten.

Bestalde, inkestak, Abadiñoko etxebizitzari buruzko pertzepzio orokorra ere jaso nahi du. Kasurako, udalerrian hautemandako arazo nagusiak zeintzuk diren galdetzen zaie herritarrei: etxebizitzarik eza, prezio altuak edota etxebizitza hutsak egotea, esaterako. Halaber, egoera horri aurre egiteko hartu diren neurriei buruz ere galdetzen zaie herritarrei: babestutako etxebizitzak eraikitzea, emantzipaziorako laguntzak hobetzea edota etxebizitza turistikoak mugatzea, besteak beste.

Herritarren kezka nagusienetako bat

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu inkesta betetzera, horietako bakoitzaren ekarpenak funtsezkoak izango baitira Abadiñoko Etxebizitza Plana modu errealistan eta udalerriaren beharrei egokituta eraikitzeko.

Udalaren hitzetan, “etxebizitza da gaur egun Abadiñoko herritarren kezka nagusienetako bat. Horregatik, legegintzaldiaren hasieratik, hainbat neurri hartu ditugu egoera horri erantzuteko, hala nola, zenbait lokal etxebizitza bihurtzeko aukera, HAPO berrikustea eskaintza handitzeko edo alokairu publikoko etxebizitza berriak bultzatzea”.

Ildo horretan, gaineratu dute “Etxebizitza Plana egitea beste urrats bat da estrategia horren barruan, eta prozesu parte hartzaile hau gakoa izango da Etxebizitza Plan erabilgarri, errealista eta udalerriko beharrizanekin bat datorrena definitzeko”. Inkesta martxan dago dagoeneko, eta apirilaren 17ra arte bete ahal izango da online (https://labur.eus/abadinoetxebizitzaplana) edo presentzialki, udal bulegoetan, Errota Kultur Etxean eta Mediatekan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados