Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Etorkinentzako ikastaroak eskainiko ditu Udalak

Durangoko Udalak etorkinentzako euskara ikastaroak antolatu ditu bederatzigarrenez. 60 orduko iraupena izango du, eta datorren 23an hasi eta ekainaren 18an amaituko da ikastaroa. Izena emateko azken eguna apirilaren 19a izango da, Pinondo Etxean.

Egitasmoa Euskara Sailaren bidez eta Inmigrazio Sailaren laguntzarekin martxan jarri da. “Udalaren eginbeharra integrazio prozesua erraztea da, ahalik eta azkarren, benetako durangar senti daitezen. Gizarteratze egokirako bide garrantzitsu bat hizkuntzari dagokiona da, eta horretara bideratzen da egitasmo hau”, aurreratu dute Durangoko Udaletik.

Atzerriren batetik etorritako edozeinek har dezake parte ikastaroetan, beti ere 16 urte edo gehiago baldin badu. Eskolak astelehen, astearte eta asteazkenetan izango dira, 18.30etik 21.00etara. Ikastaroan, AISA programaren aurreneko liburuak eta berariazko hiztegi irudidun bat erabiliko dira. Ikasle kopurua mugatua izango da, hau da, 12 gutxienez eta 18 gehienez.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados