Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

‘Establezimendu lagunkoiak’ ekimena aurkeztu da Elorrion

Elorrio Lagunkoia Txantxibiri elkarteko kideek hiru urte daramate herri atsegina eta zahartze aktiboa bultzatzen, eta oraingoan beste pauso bat eman dute ‘Establezimendu lagunkoiak’ ekimen berriarekin.

Alde batetik, herriko establezimenduei helburu hori lortzeko erakutsitako lagunkoitasuna zoriondu nahi izan diete, eta, beste aldetik, “Taberna lagunkoia” ekintza abiatu dute, kanpainara atxikitako tabernetan adineko pertsonei kontsumitu gabe komuna erabiltzeko aukera emanez.

Elorrioko Merkatarien Elkarteko denda eta taberna askok parte hartu dute kanpaina honetan eta egun hauetatik aurrera euren ate eta komunetan “Lagunkoiak gara” edo “Taberna lagunkoiak” izeneko pegatinak jarriko dituzte bistara.

Alazne Mendizabal Berdintasun zinegotziak goraipatu egin du proiektua, “herriko bi talderen arteko sinergiatik sortutakoa” izan dela kontuan hartuta.

Ekimen honen jatorria herritarren beharrak jakiteko diagnosian dago. Bertatik eratorritako ekintza planean jaso zuen Elorrio Lagunkoia Txantxibirik “Establezimentu lagunkoiak” eta “Taberna lagunkoiak” ekimena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados