Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Eskualdeko sortzaileek kosturik gabe erakutsiko dituzte euren ekoizpenak Durangoko Azokan

Durangaldeko sortzaile, elkarte eta erakundeek euren argitalpenak kosturik gabe erakusteko aukera izango dute 52. Durangoko Azokan. Abenduaren 6tik 10era ospatuko den edizioan, euren produktuak erakutsi eta saltzeko aukera izango dute Gerediaga elkarteak jarriko duen erakusmahaian.

Eskualdeko produktuak ‘Durangaldeko argitalpenak’ bezala erakutsiko dira eta Azokaren araudi nagusia betetzeaz gain, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar du eskatzaileak. Izena emateko Gerediaga elkartera jo behar da.

Bestalde, 52. edizioan erakusmahaiak alokatu nahi dituzten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek irailaren 30era arte izango dute epea eskariak egiteko. Kulturaren plazan parte hartu nahi dutenek www.durangokoazoka.eus atarian egin behar dute eskaria.

Gerediaga elkarteak hainbat aukera eskaintzen dio bere produktuak Azokan jarri nahi dituenari. Azokaren webgunean (www. durangokoazoka.eus) agertzen den araudiko irizpideen arabera, interesatuak erakusmahai osoa, erdia edota hainbat partaiderekin batera partekatutako auto-ekoizpenen gunea kontratatu ahal izango ditu. Eskaerak online egingo dira Azokaren webgunean.

Ekoizpen berriak Azokako gune ezberdinetan zuzenean aurkeztu nahi dituztenek, urriaren 4tik aurrera eman ahal izango dute izena.

Ikasle Eguna

Egutegiak bultzatuta, aurten Ikasle Eguna ez da Azokako lehenengo egunean antolatuko. Euskal Herri osoko ikasleei zuzendutako eguna abenduaren 7an ospatuko da eta ikastetxeetako ikasleek parte hartzeko lehentasuna izango dute egun horretarako antolatzen diren tailerretan.

Bertaratu nahi duten ikastetxeak irailaren 19tik aurrera eman ahal izango dute izena eta horren ostean epea luzatuko da aisialdi taldeetako parte hartzaileentzat.

52. edizioan boluntario lanak egin nahi dituztenek berriz, urrian eman ahal izango dute izena.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados