Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Eskualdean jositako oihal guztiak izango dira igandean Bilboko ekitaldietan

Eskualdean jositako oihal guztiak izango dira igandean Bilboko ekitaldietan

2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotu zituen giza kate erraldoia oraindik gogoan dagoela eta maiatzean egindako oihal josketa burutu eta gero, Gure Esku Dago ekimenak ‘Borondateak eta oihalak jostea’ri ekingo dio datorren igandean, ekainak 21ean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Baionan.

Egun horretarako prestatutako egitaraua goizeko eta arratsaldeko hitzorduak izango ditu eta Bilbokoa, eguerdian egingo diren Giza katea eta Oihal katearekin hasiko dira eta arratsaldeko saioa San Mamesen izango da 17.30etatik aurrera.

Eskualdean Abadiñon, Amorebieta-Etxanon, Berrizen, Durangon, Elorrion eta Zaldibarren prestatu dituzte Bilbora eramateko oihalak eta herri bakoitzean 20 laguntzaile inguru behar izango dituzte antolaketa lanak burutzeko. Laguntzaileez gain, Durangaldeko herritar guztiak daude gonbidatuta Bilboko ekitaldira, herri bakoitzeko oihalen ingurua girotzeaz bertaratuko diren herritarrek arduratuko baitira.

Bilboko ekitaldietara gerturatzeko asmoa dutenek erraztasun guztiak izateko dituzte eta horretarako hainbat autobus antolatu dira eskualdetik. San Mamesera sartzeko sarrerak ere herriz herri salduko dira, nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituztela eta 14 urtetik beherakoek 5 euro.

Sarreren salmenta

Abadiño. Errota eta Txanporta Kultur Etxeetan
Osteguna eta ostirala: 18.00etatik 20.00etara
Informazioa: Gure Esku Dago Abadiño

Amorebieta-Etxano. Politenako arkupeetan.
Osteguna eta ostirala: 18.00etatik 20.00etara
Larunbatean: 12.00etatik 14.00etara.
Informazioa: Facebook Gure Esku Dago Zornotza

Berriz. Fondan, Estankoan eta Amalurren.
Ostiralean, Olakuetan.
Informazioa: Facebook Gure Esku Dago Berriz

Elorrio. Plazan.
Ostirala: 19.30etatik 20.30etara.
Larunbata: 13.00etatik 14.00etara.
Informazioa: Facebook Gure Esku Dago Elorrio

Durango. Andra Marin.
Osteguna eta ostirala: 19.00etatik 21.00etara.
Informazioa: Facebook Gure Esku Dago Durango

Zaldibar. Gure-leku taberna parean.
Osteguna: 18.00etatik 19.30etara.
Informazioa: Facebook Gure Esku Dago Zaldibar

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados