Banner en desktop Banner en móviles
Dendak Bai
Maristak Durango
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea

Eskoziako kultura eta hizkuntza propioa ezagutzeko parada eskainiko du Durangoko Azokak

Eskoziako kultura eta hizkuntza propioa ezagutzeko parada eskainiko du Durangoko Azokak

Durangoko Azoka ate joka dator. Hamabost egun barru zabalduko ditu aurtengo 48. edizioaren ateak, 130 ekitaldi inguru eta 353 nobedade eskainiz. Guztira, 122 partaidek hartuko dute parte eta 238 stand egokituko dira Landako Gunean. Eskozia izango da aurtengo herrialde gonbidatua eta Argizaiola saria William A. Douglass antropologo amerikarrari emango dio Gerediaga Elkarteak.

Durangoko Azokak Eskoziako kultura eta hizkuntza propioa ezagutzeko aukera eskainiko du aurten. “Urteetan atzera egin behar da Eskoziaren eta Euskal Herriaren arteko harremanaren hasiera topatzeko, euskal arrantzaleek mendeak baitaramatze hartu-emanean eskoziarrekin”, azaldu du Nerea Mujikak, Gerediagako presidenteak, gaur goizean San Agustin Kultur Gunean egin den aurkezpenean.

Eskozia ardatz harturik, musika emanaldia eta Europako autodeterminazio prozesuen inguruko mahai-ingurua antolatu dute, besteak beste. Halaber, Catriota Lexy Campbell, aktorea, antzerkigile eta gaelikozko idazlea; Oier Gillan idazlea eta Ixabel Etxeberria, irakaslea, ‘Zer eragin du egoera soziopolitikoak antzerkigintzan eta alderantziz?’ mahai-inguruan arituko dira.

Bestetik, William A. Douglass antropologo amerikarrari eta “ikerlari nekaezinari” emango dio Gerediagak aurtengo Argizaiola saria, datorren abenduaren 6an. Euskal diasporaren inguruko ikerketa sakonak, eta orohar, euskal kultura bultzatzen egindako lana eskertuko dio horrela elkarteak. “Euskal kulturaren enbaxadore bihurtu da Estatu Batuetan”, azaldu du Mujikak.

 

520.000 euroko aurrekontua

Nobedadeen aldetik, gehienak liburuak izango dira. Guztira, iaz baino 5 partaide gutxiago izango dira, eta 15 stand gutxiago ere. Stand kopurua txikiagotu ezezik, aurrekontuak ere murrizketa “garrantzitsua” izan du aurten. Izan ere, %10 jaitsi da, 520.000 eurokoa izanik.

Nobedadeen artean, sortzaileen lanak topatuko dira Azokan. Bernardo Atxagak liburu berria aurkeztuko du. Joxean Agirre, Leire Bilbao, Koldo Izagirre, Karmele Jaio, Su Ta Gar, Zea Mays, edota Gari izango dira, besteak beste.

Aitziber Irigorasek, Durangoko alkate andreak, aurkezpenean gonbidapena luzatu du: “zainetatik, taupadaz-taupada hedatuko da Azoka aurten. Gurera etorri eta parte hartzera gonbidatzen zaituet”, esan du.

Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendariak, Bernat Etxepareren berba batzuk gogoratutu ditu aurkezpenean: “Euskara, jaldi hadi plazara!”. Cristina Uriartek, Hezkuntza eta Kultura Sailburuak, berriz, Eusko Juarlaritzaren babesa erakutsi du eta Azoka “eredu bat” dela esan du.

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados