Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Eskola publikoetako jangeletan egindako ikerketaren berri emango dute Atxondon

Bertokoa eta sasoikoa produktuekin elikatzea aldarrikatzen duen ‘Berton bertokoa’ ekimenak, hitzaldia eskainiko du Atxondoko Eskola Publikoan datorren eguenean, maiatzak 18, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ekitaldian, Veterinarios sin Fronteras-Justicia Alimentaria Globaleko kidea den Eneko Viñuelak, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola publikoetako jangelen ikerketen emaitzak emango ditu.

Aurkezpena amaitu ondoren bertoko produktuak dastatu ahal izango dira eta bertaratzen direnek 2 euro ordaindu beharko dituzte. Ekitaldira hainbat ekoizle gerturatuko dira eta euren produktuak non ekoizten dituzten, zelan egiten dituzten eta zein ezaugarri dituzten azalduko dute.

Dastatzean Errotik-ek ekarriko duen behi gazta freskoa eta ondua zein jogurtak; Patxikobasoren zekalezko, garizko eta espeltazko ogiak eta sagar dultzea eta sagar zukua; Idiazabal gazta eta Arrabolaren goxoak, pastelak eta opilak probatzeko aukera egongo da.

Jardunaldia Durangaldeko zenbait eskoletako guraso elkarteak batzen dituen ‘Berton bertokoa’ ekimenak antolatu du, Atxondoko Ikasleen Guraso Elkartearekin  eta eskola-jantoki eredu osasuntsuago, hurbilago eta bidezkoa aldarrikatzen duen ‘Gure platera gure aukera’rekin elkarlanean. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena eman 685 772468 (Urkiol)  telefonoan.

Berton Bertoko ekimenak “eskoletako jantokietan ematen den janariaren kalitateak” arduratutako gurasoek sortutako ekimena da. Horregatik, jakiak prestatzeko sasoiko eta bertoko produktuak kontsumitzeaz gain, janariak eskoletan bertan sukaldatzea eskatzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados