Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Erosketetan euskara erabiltzeagatik bigarren tableta zozketatu da

Durangoko merkataritzan euskara gehiago erabiltzeko, “Salerosketak be, euskeraz” egitasmoa abian jarri zuen ITG Taldeak pasadan irailean. Urte osoan bananduko diren sei iPad2 tableta elektronikoetatik, bigarrena zozketatu berri da.

Zenbaki saritua 106.624 da eta Ibili oinetako dendak banatu du, eta ordezko zenbakia, eSOFT informatika dendak banatu duen 87.107 zenbakia da. Irabazlea eta ordezkoa ITG Taldearekin harremanetan jarri beharko dira hilabete honetan zehar 

Irailetik martxan dagoan egitasmo honek, Durangoko merkatarien eskutik dagoeneko 50.000 txarteldik gora banatu ditu lau hilabetetan. Gabon giro honetan, ITG Taldeak durangar denak gonbidatu nahi ditu berauen erosketak herrian euskaraz egitera, eta bide batez zozketetan zorterik onena opa die.

Antolatzaileen esanetan, bigarren edizio honek, merkatalguneek egitasmoaren dinamika ezagutu dezaten balio izan du; nola jaso txartelak, noiz izango diren zozketak, etab. Aurrerantzean atxikitutako merkatari kopurua egonkortzea espero dute, eta hurrengo ediziorako datuak izango dituzte parte hartze zehatzaren inguruan.

Hurrengo zenbaki saritua urtarrila eta otsailan zehar banatuko diren txarteletatik irtengo da datorren martxoaren 1ean.

Informazio gehiago: www.bizieuskeraz.com

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. aurrera bolia

    Erosketak euskaraz egitea sustatzeko ideia ez da txarra, baina erosketak euskaraz egin ahal izateko saltzaile euskaldunak izan behar. Zenbait dendatan txartelak banatzen dituzte baina saltzaileek gazteleraz erantzuten dute. Saltzaile euskaldunak lortzea izan daiteke hurrengo pausua, ez duzue uste?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados