Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Jesuitak Durango

Elorrioko Udalak landa-lurren erosketa bultzatzen du biodibertsitatea babesteko

Elorrioko Udalak landa-lurrak erosteko prozesua hasi du, espezie autoktonoen, baso-ingurunearen eta ekosistema naturalen kontserbazioa bermatzeko eta biodibertsitatearen aldeko politika publikoak indartzeko helburuarekin. Ekimen hau udalerriaren jasangarritasun-estrategiaren barruan kokatzen da, eta naturaren babesa interes publikoko lehentasuntzat hartzen du.

Lurren erosketa lizitazio publiko bidez egingo da, eta prozesuaren ezaugarri nagusiak, parte hartzeko baldintzak, prezio-irizpideak eta balorazio-sistema zehaztuta daude horretarako prestatutako pleguan. Dokumentu horretan jasotzen dira, besteak beste, eros daitezkeen lurren ezaugarriak eta udalaren helburu nagusiekin bat etorri behar duten irizpideak, kontserbazioa, berreskuratzea eta erabilera iraunkorra.

Lizitazioa otsailaren 3an argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO). Argitalpenarekin batera, informazio osoa udalaren webgunean jarri zen eskuragarri, eta gaurtik aurrera prozedura formalki martxan dago. Interesa duten jabeek edo eragileek eskaintzak aurkezteko aukera izango dute, pleguan zehaztutako epe eta baldintzen arabera.

Udalaren ustez, lur-erosketa hauek aukera estrategikoa dira epe luzera ingurumen-balio handiko eremuak babesteko, habitat naturalak sendotzeko eta belaunaldi berriei ingurune osasuntsu eta orekatua bermatzeko.

Mendien erosketa Danona 2023-2027 Gobernu Planean jasotako neurria da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados