
Elorrioko Udalak 71.000 euro inbertitu ditu haurreskola eta herri ikastetxea lotzen diotuen bidean egindako hobekuntzetan. Eraberritze lanen bidez eraikuntza bien arteko irisgarritasuna eta umeen segurtasuna bermatu nahi da.
Orain arte, arazoak sortzen ziren ikastetxera autoetan zihoazen gurasoen eta ikasleen artean. Egoera horri irtenbidea emateko ikastetxe inguruan dagoen aparkalekuaren eremu bat oinezkoentzako soilik mugatzea erabaki du udalak.
Oinezkoentzako ibilbide horrek zuzenean lotzen ditu bi ikastetxeak. “Haurreskolako atzeko aldetik ate bat ireki dugu seme-alabak bi zentroetan dituzten gurasoei lana erraztu eta bi zentroak hobeto komunikatzeko” adierazi du Idoia Buruaga alkateak.
Aldaketa horrekin umeek ez dute zertan autoen artean igaro beharko, istripuren bat izateko arriskua nabarmen jaitsiz. Gainera, autoen erabilera mugatzea erabaki zuen iaz Udalak, eta 9.15etik 9.45era eta 15.45etik 16.15era bitartean ezin da autorik inguratu aparkalekura.
Egindako hobekuntzen bidez, Musika Eskolak aspalditik zuen hezetasun arazoa konpontzea ahalbidetu dute.
Ikasleen Guraso Elkarteak bere «poza» agertu du egindako lanengatik, Udaletik bidalitako prentsa oharrean azaltzen denez. Gainera, proiektuari buruz egindako iradokizunak kontuan hartu izana eta “ikasturte berrirako lanak bukatuta izango zirela” emandako hitza betetzea ere eskertu dute.
Duela urtebete inguruko jendearen artean kritikatu nuen Udalak ez zuela neurririk hartzen arazo honen inguruan. Orain berriz fallatu egin nuela esan behar dut denon aurrean, Udalak gauzak ondo egin dituelako eta planifikazioarekin. Eskerrik asko ama baten partetik.