Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Elorrioko gizonek berdintasunean duten inplikazioa indartzeko gune bat jarri dute martxan

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean gizonen parte-hartzea lantzeko espazio irekia abiatuko da urtarrilaren 8an Iturri Kultur Etxean.

Azken hilabeteetan, Elorrioko gizon talde batek elkarlanean jardun du berdintasunaren aldeko bidean beraien beharrak, interesak eta kezkak identifikatu eta lantzeko gune egonkor bat sortzeko helburuarekin. Prozesu horren emaitza gisa, Elorrioko gizonen gunea martxan jarriko da, gogoeta, elkarrizketa eta parte-hartzerako espazioa.

Hurrengo hilabeteetan ekimenak Eusko Jaurlaritzako Gizonduz Zerbitzuaren laguntza izango du, eta urtarrilaren 8an hasiko den hartu-eman eta eztabaida-prozesu baten bidez, gizonek berdintasunaren eraikuntzan duten zeregina jorratuko da, ikuspegi kritiko eta eraikitzaile batetik. Helburua erantzukizun partekatua sustatzea eta berdintasun-politiketan gizonen inplikazio aktiboa indartzea da.

Lehen saioa urtarrilaren 8an, 17:00etan, izango da, Iturri Kultur Etxean, eta Elorrioko gizon guztiei irekita dago. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete berdintasuna@elorrio.eus​ helbidean edo 946 570 809 telefono zenbakian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados