Banner en desktop Banner en moviles
Berrizko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Maristak Durango

Elorrioko bazter edo txoko kuttunen irudiekin osatuko da 2026ko egutegia

2026ko egutegia egiteko orduan, Elorrioko Udalak herritarren parte-hartzea sustatzen jarraitu gura du. Ohi bezala, epaimahaiak hamahiru argazki aukeratuko ditu, hilabete bakoitzeko bat eta, azalerako beste bat. Argazkiez gain, ordenagailuz egindako argazkikonposizioak ere aurkeztu ahal izango dira. Saridun bakoitzak 100 euroko bonoa jasoko du Elorrioko denda txikietan edo jatetxeetan erabiltzeko, eta, adin txikikoen kasuan, gurasoek edo tutoreek jasoko dute saria.

Gai zabala eta anitza aukeratu da datorren urteko egutegirako, ‘Maite ditut maite gure bazterrak’ izenburupean. Funtsean, galdera hauei erantzuteko gonbidapena luzatzen zaie elorriarrei: Nork ez ditu maite norbera hazten ikusi duten edo norbera bizi den herriko bazterrak, koloreak, usainak, jendea, usadioak etab.? Eta zuk, zelan irudikatu klik batean maite eta hain zure egin dituzun Elorrioko bazter edo txoko kutunak?

Lanak aurkezteko epea 2025eko irailaren 26an amaituko da. Argazki bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko da; argazki bi badira, eskaera bi. Bi modu daude argazkiak aurkezteko: beheko estekan klikatuta eta eskatutako datuak beteta, argazki bakoitzaren izenburua barne; eta HAZen presentzialki aurkeztuta, inprimakia argazkiarekin batera erregistratuta.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:

  • Elorrion erroldatuta egotea.
  • Aurkezteko epea amaitze-egunean 16 urte beteta izatea.
  • Egile bakoitzak gehienez argazki bi aurkeztu ahal izango ditu.
  • Irudiak JPG formatuan aurkeztuko dira bereizmen egokiarekin argazkien inprimaketaren kalitate ona bermatzeko.
  • Argazkien neurriak: horizontala 364 mm eta 253,5 mm bertikala.
  • Ez dira onartuko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen artikuluak betetzen ez dituzten lanak edo argazkiak, zehazki, sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteari dagozkionak (3.6. art.) ezta komunikazio ez-sexistari dagozkionak ere (18.4. art.).

Elorrioko Udalak beretzat gordeko ditu aurkeztutako argazkiak kopiatu, argitaratu edo erakusteko eskubideak. Egileak, eskubideak lagatzeagatik, jasotako saria baino ezin izango du erreklamatu.

Edozein zalantza argitzeko, Euskara Zerbitzura zuzendu: euskara@elorrio.eus

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados