Garaiko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Elorriok aurrera egin du Etxebizitza Merkatu Gune Tentsionatu izendatzeko prozesuan

Elorrioko Udalak, martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, Eusko Jaurlaritzari Elorrio etxebizitza merkatu tentsionatuaren eremu izendatzeko eskaera egiteko akordioa onartu zuen. Akordioa EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin onartu zen.

Urrats berri bat da Elorrio tentsio handiko bizitegi eremua izendatzeko bidean. Izan ere, 2025eko apirilean Etxebizitzaren Behatokiak argitaratutako txostenak udalerriak izendapen hori jasotzeko baldintzetako bat betetzen duela jasotzen zuen.

Izendapena lortzeko prozedura formala abiatzeko helburuarekin, eta Etxebizitzaren Behatokiak ezarritako protokoloa jarraituz, Udalak dagoeneko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailera beharrezko dokumentuak bidali ditu: Elorrioko etxebizitzaren egoerari buruzko diagnostikoa eta ekintza plana. Azken horretan antzemandako desorekak zuzentzeko ezarriko diren neurri zehatzak jasotzen dira, baita izendapenak indarrean iraungo duen hiru urteetarako garapen-egutegia ere. Bi dokumentuak Udalaren webgunean daude eskuragarri.

Egindako diagnostikoak agerian uzten du Elorrioko etxebizitza merkatua ez dagoela orekatuta, eta etxebizitza baldintza egokietan eskuratzea ez duela bermatzen. Hau da, tentsio handiko bizitegi eremua izendatzeko eskaera ez da arbitrarioa, datu objektibo eta neurgarrietan oinarritua baizik.

Diagnostikoan oinarrituta, ekintza planak 26 neurri jasotzen ditu, lau ardatz nagusitan antolatuta: alokairu eskuragarria sustatzea; etxebizitza parkeari eta hiri-birgaitzeari lotutako jarduerak; alokairurako prestazio eta dirulaguntza sistema; eta gobernantza eta erakundeen arteko koordinazio mekanismoak.

Alokairu prezioen mugaketa

Planean jasotako neurrietako batzuk dagoeneko martxan daude; beste batzuk, ordea, tentsio handiko bizitegi izendapena lortu ondoren bakarrik ezarri ahal izango dira. Hori dela eta, izendapen hau funtsezkoa izango da neurri esanguratsuak aplikatzeko, hala nola alokairu prezioen mugaketa, errentarientzako luzapenak ezartzea, jabe handien aurrean jarduteko neurriak edo etxebizitza publikoaren eskaintza handitzeko aukerak, besteak beste.

Maria Herrero Arriolabengoak, Hirigintza zinegotziak, osoko bilkuran azaldu zuen moduan, “Tentsio handiko bizitegi izendapenarekin, Udalak etxebizitza merkatuan esku hartzeko aukera izango du. Egungo bizitoki-krisiaren testuinguruan, eta etxebizitza tokiko biztanleriaren zati handi batentzat eskuragarri izateari utzi dionean, Udalak neurriak aplikatzeko gaitasuna izango du, alokairu prezioak egonkortzeko eta etxebizitzarako sarbidea hobetzeko”.

Prozesuak aurrera jarraitzen du orain: Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako dokumentuak aztertuko ditu, eta ondoren Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioari helaraziko dizkio, azken izendapena egiteko eskumena duen erakundeari.

Dokumentuekin esteka: https://www.elorrio.eus/eu-ES/Udal_arloak/Hirigintza/Hirigintza/Orriak/vivienda.aspx​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados