Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango
ARGAZKI GALERIA

Elorriarrek eta bisitari gutxi batzuk ospatu dute Berrio-Otxoa eguna

Elorriarrek, Bermeo, Ondarroa eta probintziako beste herri batzuetatik gerturatutako hainbat sinestun bildu dira gaur Elorrion Balendin Berrio-Otxoaren jaia ospatzeko.

Hala ere, jaieguna Elorrion bakarrik dela eta, azken urteetan baino nabarmen jende gutxiago gerturatu da herrira.

Elorriar xumeekin batera, herriko eta Bizkaiko zenbait politikari izan dira eguerdiko hamabietan Mario Iceta Bizkaiko gotzainak eman duen meza nagusian.

Elizkizunean, Idoia Buruaga alkatea eta EAJko zinegotziekin batera, Jose Antonio Ardanza lehendakaria; Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidentea; Lorea Bilbao, Bizkaiko Euskara eta Kultura Diputatua edo Jone Berriozabal eusko legebiltzarkidea izan dira, besteak beste.

Eguraldi bikainaren laguntzarekin, hainbat herritar eta bisitari gerturatu dira Berrio-Otxoa kalean Eusko Label produktuekin egindako luntxera.

Beste batzuk berriz, elizpean salgai egon diren santu bizkaitarraren oroigarriak zein Santa Ana komentuko mojak egindako gozokiek erosteko aukera baliatu dute edo komentu horretan santuari eskainitako museoa bisitatzeko aukera aprobetxatu dute.

[ess_grid alias=”Berrio Otxoa”]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados