Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Ekitaldiz lepo eta aldarrikapen ugariekin datoz Azoka egunak

Ekitaldiz lepo eta aldarrikapen ugariekin datoz Azoka egunak

Durangoko Azokaren inguruan hainbat ekitaldi eta aldarrikapen burutuko dira hurrengo egunetan. Independentistak Sareak independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea antolatu du datorren ostegunerako. Bestalde, euskal preso politikoen eskubideen defentsan, Durangoko kaleetan “lipdub” erraldoia egingo du Herrirak larunbatean.

Kultur munduak izango du protagonismo nagusia “Bagoaz. Euskal Herriak #independentzia” ekimenean. “Durangoko Azokak duen garrantzia eta esanahia kontutan hartuz, bere filosofia eta ezaugarriekin bat egiten duen ekimena burutu nahi dugu, eta kultura, euskara eta sormen munduko pertsonek izango dute protagonismo nagusia egunean zehar, eta euren ekarpenetan oinarrituko da ekimena”, azaldu dute Independentistak Sarean taldetik.

Egun osoko egitaraua izango du ekimenak, Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera partehartzaileak Azoka ondoko zelaigunean eta herrian zehar. Auzolanean jorratutako independentziaren aldeko arrazoiak laburbiltzen dituen liburua aurkeztuko da Azokan, eguerdiko 14:00etan, eta salgai egongo da Independentistak Sarearen standean. Arratsaldeko 17:00etan, berriz,  Martxa Berdea irtengo da Landakotik, eta amaierako ekitaldiarekin bukatuako da independentziaren aldeko ekimena.

 

6.000 lagun

Bestalde, euskal preso politikoen eskubideen defentsan, Durangoko kaleetan “lipdub” erraldoia egingo du Herrirak larunbatean. Lipdubean 6.000 lagun batzeko erronka egin dute antolatzaileek.

Kulturgile eta artistek protagonismo berezia izango dute Lipdubean: Gontzal Mendibil, Xabi Solano, Ines osinaga, Alex Sardui, Xabier Amuriza, Maria Rivero, Gorka Aginagalde, Txan Magoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotos, Ramon Agirre, Kirmen Uribe, Paddy Rekalde, parte hartuko dute besteak beste.  Horrez gainera, Euskal Herriko espresio sozial ugariak ere lekua edukiko du: dantzariak, kirolariak, irakasleak, politikariak, baserritarrak, arrantzaleak…

Egitasmoa 15:00etan hasiko da Landakon. Handik kalejiran alde zaharrera joango dira, eta bertako kaleak okupatuz grabatuko dute Lipduba bi pasetan. Bi abesti erabiliko dituzte: Xutik! taldeak Baionako manifestaziorako egindakoa eta Herrira Noa, Josu Zabalak Joseba Sarrionandiaren letrarekin egindako kantua.

 DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados