Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Muntsaratz auzoko jaietarako

Ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Muntsaratz auzoko jaietarako

Iraileko lehenengo asteburuan ospatuko dituzte urtero legez Abadiñoko Muntsaratz auzoko jaiak eta bertako bizilagunek ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute aurten ere.

Ostiralean arratsaldeko zazpietan altxatuko dute donien-atxa eta ondoren umeen dantza saioa hasiko da eta larunbatean izango diren paella eta tortilla txapelketetan izena emateko epea irekiko da. Iluntzeko zortzi eta erdietan parrillada egongo da eta ondoren Xaibor Dj-ak girotutako diskotekak emango die amaiera eguneko ekitaldiei.

Buruhandiekin hasiko dituzte goizeko hamaiketan larunbateko ekitaldiak eta jarraian mozorro lehiaketa abiatuko da partaideen argazkia eginez. Eguerdian puzgarriak egongo dira umeentzat eta 14.00etan paella txapelketako partaideek bakoitzak prestatutakoak aurkeztuko dute.

Bazkalostean Kondairak lagundutako ludoteka eta ‘Perudo’, ‘Jungle Spead’ eta ‘Clayoama’ren erakusketak egongo dira eta Munts kafetegian mus eta tute txapelketei ekingo diote. Umeen tailerrak, tortilla lehiaketa eta ‘Anima-t’k girotutako diskotekarekin amaituko dira eguneko ekitaldiak.

Zelai Alai hipikako ponien saioak emango dio hasiera goizeko hamaiketan iganderako prestatutako egitarauari. Ondoren buruhandien txanda izango da, xakeko aldibereko partidak jokatuko dira eta umeen herri kirolak egongo dira. Goizeko ekitaldiak bakoitzak bere erara prestatutakoarekin egingo den herri-bazkariarekin osatuko dira.


Futbito eta duatloia

Arratsaldean  igel-tokaren lehiaketa egongo da Imine kafetegian, disko txikia hasiko da  bostetan eta asteburuko ospakizunak borobiltzeko txokolatada egongo da.

Muntsaratzeko jaiak errepikapena izango dute hurrengo asteburuan eta, zapatuan, irailak 12 goizeko 10.00etan hasita, 13 urte arteko umeendako futbito txapelketa egongo da. Igandean berriz VI. duatloi txikia lehiatuko da eta bertan parte hartzeko izena eman behar da goizeko 10.00etatik 11.00tara bitartean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados