Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ehun lagunek parte hartu dute Nevers Ikastetxeko III. Mahai Jokoen Jaurdunaldian

Durangoko Nevers Ikastetxeko jantokia txiki geratu zen atzo, Altxa Burua Nevers taldeak antolatutako III. Mahai-Jokoen Jardunaldien ospakizunean. Ia ehun pertsona elkartu ziren, lau urtetik gorako haurrak zein helduak  ekitaldian parte hartuz.

Jardunaldien helburu nagusia pantailen gehiegizko erabilera saihesteko aisialdi-aukera alternatibo bat eskaintzea da. Horrela, Nevers ikastetxeko jantokian, berrogei bat mahai-joko jarri zituzten parte-hartzaileen eskura, hala nola, Catán, Cluedo, Dobble edo Chao Pescao bezalako jokoekin gozatu ahal izan zuten. Horrez gain, jardunaldian domino txapelketa ere antolatu zen, eta bertan Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten.

“Ekitaldia arrakastatsua izan da. Izena emanda zeuden baino pertsona gehiago etorri dira, baita Durangoko beste ikastetxe batzuetatik ere. Horregatik, leku zabalago batean beste edizio bat antolatzea aztertzen ari gara, pantailatik urrun arratsalde atsegin bat igaro nahi duen orok bertan lekua izan dezan”, azaldu du Natxo Cartonek, Neverseko Altxa Buruko kideak. Ekitaldia dinamizatu duen taldeare iritziz, topaketaren arrakastak agerian uzten du familiek gero eta kezka handiagoa dutela pantailen eragin negatiboak haurren eta nerabeen osasun fisikoan, psikologikoan eta garapen neurobiologikoan.

III. Mahai-Jokoen Jardunaldia Altxa Burua Nevers taldeak antolatu du. Familia eta hezkuntza-mugimendu honek sare zabala du Euskadi osoan zehar, eta haren helburu nagusien artean daude mugikorraren erabilera-adina atzeratzea eta gailu digitalen erabilera arduratsua sustatzea. Gainera, eskola telefono mugikorrik gabeko gune bihurtzea eta familiei teknologien erabilera egokian laguntzea dira talde honen beste xede batzuk.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados